Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Azoka
Iurretako Udala
Zas Informatika
Contra el Cancer Bizkaia

“Irakurleak testua jaso eta hortik abiatuta esanahitegi propioa eraiki dezan nahiko nuke”

Leire Vargas.

‘Dena ametsa den irudipena’ argitaratu ostean, Leire Vargasek ‘Bihotz-museo bat’ bere bigarren poema liburua aurkeztuko du gaur bere herrian, Durangoko Azokan, hain zuzen ere. Itsas-bidaia da narrazioaren abiapuntua, subjektu poetikoaren eraldaketa ekarriko duena. Besteekin egoteko eta besteak zaintzeko modu kaltegarrietatik hasita, hondoa jo, hondarretatik zutitu eta harreman osasuntsuetara egindako bidaia kontatuko digu.

“Harreman eredu hegemonikoek harreman sexu-afektiboak gure bizitzaren erdigunean jartzera, beste guztia bigarren lerro batean kokatzera eta pertsona horiei geure burua era absolutuan eskaintzera bultzatzen gaituzte”, azpimarratu du poemagileak. Miren Amuriza laguna izango du alboan Ahotsenea-Literatura guneko ekitaldian.

-2021ean, ‘Dena amets den irudipena’ poesia bildumarekin estreinatu zinen literatura esparruan, eta aurten, ‘Bihotz-museo bat’ argitaratu duzu. Nabaria al da zure idazkeran igarotako denbora?
-Bai, kontzienteago aritu naiz, formari begiratu diot dezente eta askoz soilagoa izaten, hau da, ahalik eta hitz gutxienekin, ahalik eta gehien esaten saiatu naiz. Testuak lehenengo irakurketan sentsazioak transmiti ditzan nahi izan dut, eta hortik abiatuta, bidea eskaini nahi izan diot irakurleari esanahia zein den interpretatzeko.

-Edozein ibilaldia lehenengo urratsarekin hasten da.
-Aurrekoa idatzi nuenean, 18 urteren bueltan nengoen, eta argitaratu izanak eta ondorioz, literaturara gehiago hurbildu izanak inguru literario bat eraikitzen lagundu dit, zeinetatik asko edaten dudan. Beraz, horrek begirada gero eta zorrotzagoa eta argiagoa izatera eraman nau.

-Zergatik aukeratu zenuen ‘Bihotz-museo bat’ izenburua?
-Espazio bat irudikatu nuen, non gure pertsona kuttunak, eta harreman horiei lotutako objektuak, memoriak eta eszenak gordetzen diren. Testuan badago subjektu poetiko bat, besteekin egoteko eta besteak zaintzeko moduaren bila dabilena, baina bere burua ahaztu barik. Museo horrek emango dio aukera maite duen horiek gordeta eta babestuta izateko bere esku dardartien eta traketsen arriskutik kanpo.

Gainera, harremanak izateko modu osasuntsuei balioa emateko ere balioko dio. Subjektu poetikoak harremanak garatzeko orduan inertzia batzuk ditu, eta konturatzen da inertzia horiek egon nahi ez duen lekuetara eraman dutela, eta eraiki dituen harreman horiek ez direla osasuntsuak. Horri ihes egiteko, balioan jartzen zituen gauza guztiak zalantzan jarri eta ordura arte garrantzirik gabeko gauza txikiei balioa eman beharko die. Horretarako beharrezkoa izango du museoa.

“Ahalik eta hitz gutxienekin, ahalik eta gehien esaten saiatu naiz”

-Ahots poetikoak nora eramango gaitu oraingoan? Itsas-bidaia bat omen da, baina aldi berean, maitasun erromantikoaren aurkako mezua helarazi nahi izan duzu.
-Nik deitzen diot “Disney maitasun erromantikoa”; Brigitte Vasallo idazleak erabiltzen du kontzeptu hori. Ihes egiten zaie harreman eredu hegemonikoei, horiek bultzatzen baikaituzte harreman sexu-afektiboak gure bizitzaren erdigunean jartzera, beste guztia bigarren lerro batean kokatzera eta pertsona horiei geure burua era absolutuan eskaintzera, haiek gabe ez garela osoak sinistuta.

-Askotan erortzen gara akats horretan maitemintzen garenean, ezta?
-Bai, hori da. Arazoa da horrek eraman gaitzakeela menpekotasun egoerara. Orduan, subjektu poetikoa abiatzen da halako harreman absolutu eta ahalguztidun baten bilaketatik eta amaitzen du bere burua beste pertsona baten menpe jartzen. Horren ondorioak pairatzen hasten denean, hortik ateratzea erabakitzen du eta harremanak izateko beste modu bat bilatzen hasten da, horizontalagoak eta sare forma dutenak.

-Bide hori irudikatzeko hiru atalatan banatu duzu liburua.
-Bai, ‘Itsasaldiak’, ‘Hondarrak’ eta ‘Bestelako etxe bat’ dira. Lehenengo atalak besteen menpe egote hori erakusten du, subjektu poetikoaren pertsona eta harreman perfektuaren bilaketa. Espero zuen edo ikasitako moduan ez zaio aterako, eta pairatzen hasiko da; ‘Hondarrak’ izango litzakete horren osteko naufragioa. Bertan, konturatzen da nahi zuena ez zela benetan berak uste zuen modukoa. Orduan, bere burua berreraikitzeko atala ‘Bestelako etxe bat’ izango litzateke, behin zutitu ostean, oinez jarraitzen hasteko atala.

-Hiru atal hauek buruan zenituen poemak idazterako orduan?
-Ez nituen buruan hasiera batean; hartu nituen idatzitako poemak eta ikusi nuen kontatzen zuten istorioa ordena zitekeela modu narratibo baten baitan. Kontaketa hori hiru ataletan banatu nuen, eta gero, poema batzuk sortu nituen behin banaketa hori eginda eta horri begiratuta. Lan guztia pare bat urtetan gorpuztu dut.

-Gaur aurkeztuko duzu lana Durangon. Azokak aurten ‘Hartzea ematea DA’ leloarekin dei egiten die kultur zaleei. Zuk zer erantzuna espero duzu irakurleengandik?
-Liburuen helburuen artean beti dago jendearengana heltzeko nahia. Momentu horretatik aurrera, nire xedea da irakurleak testua jasotzea eta hortik esanahitegi propioa sortu ahal izatea. Nik idatzi dut leku batetik, baina jendeak jaso dezake beste leku batetik, eta orduan, gustatuko litzaidake irakurleek ariketa aktiboa egitea, bakoitzak liburua bere egin dezan. Aurkezpena Miren Amuriza lagunarekin egingo dut eta horretarako oso gogotsu nago.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados