Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Azoka
Iurretako Udala
Zas Informatika
Contra el Cancer Bizkaia

Durangaldeko Ikerlari gazteentzat deialdi berria zabaldu du Gerediagak

Gerediaga Elkarteak Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburuarekin sortu zuen 2022an Durangaldeko Ikerlari Berrien Saria. Orain, laugarren deialdia abian jarri du.

Euskarazko ikerketa eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera emango dira. Deialdia berrian kategoria bakarra izango da. 35 urtera arteko gazteek parte hartu ahalko dute eta sari bakarra izango da, 1500 eurokoa. Gainera, Astola aldizkarian ikerketa lanaren laburpena argitaratzeko aukera emango zaio irabazleari.

Ikerketa gaia edo arloa Durangaldean kokatutakoa izan behar da. Beraz, edozein jakintza-arlotako ikerketa, sormen edo dibulgazio lana izan daiteke: historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika… Lana euskara hutsean aurkeztu behar da, jatorrizko lana eta lau formatutan aurkeztu ahal izango da: artikulua, poster akademikoa, ikus-entzunezkoa edo podcasta.

Bakarkako lana edo talde lana izan daiteke. Eskatzailea Durangaldean bizi edo ikastea ezinbesteko baldintza izango da, eta talde lana bada, taldeko kide batek gutxienez bete beharko du baldintza.

2025eko ekainaren 15era arte egongo da lanak aurkezteko epea. Lanak gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora bidali beharko dira.

Egitasmo honek Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesa dauka.

Aurreko deialdietako irabazleak

Lehenengo edizioan, gazteenen kategorian ikus-entzunezko bi saritu ziren: Peio Martin Estevez (Zornotza) – ‘Elkarrizketa amamarekin’ eta Ibone Gomez Tamayo (Zaldibar) – ‘Euskal bidaiariak’. Nagusien kategorian, Ibaizabal ibaiaren Goi-Arroko landa-paisaiaren bilakaera aztertzen duen idatzizko ikerketa-lana izan zen irabazle. Adrian Burgada Ereño (Durango) – ‘Ibaizabal ibaia’.

Bigarren edizioan, lan bik jaso zuten saria: Gazteenen kategorian Jokin Camarero Garaik (Durango) idatzitako ‘Durangadeko Mitologia’ lana eta 19 urtetik gorakoen kategorian, Otxandion izan zen Garavilla S. A. arrain kontserba fabrikari buruzko ikerlana, Xixili Bengoetxea Llonak (Otxandio) idatzita.

Hirugarren edizioan, lan bakarrak jaso zuten saria: Marta Calvo Larraldek (Durango) jaso zuen saria: ‘Abadiñoko Nuestra Señora de Begoña barnetegia frankismoaren ongintza sistemaren hastapenetan’ izan zen aurkeztutako lanaren izenburua

Deialdi barriari buruzko oinarriak Gerediaga Elkartearen webgunean daude kontsultarako eta deskargatzeko moduan: https://gerediaga.eus/eu/egitasmoak/ikerlari-gazteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados