Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Maristak Durango
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala

Gazteen emantzipazioari eta etxebizitzari buruzko hitzaldia eskainiko da Zelaietako auditorioan

casa-llaves-viviendaDatorren martxoaren 24an, 18:30ean, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan gazteen emantzipazioari eta etxebizitzarako sarbideari buruzko informazio hitzaldia eskainiko da, GAZek, Eusko Jaurlaritzako emantzipaziorako zerbitzuak, antolatuta. Saio honetan, gazteek gaur egun emantzipaziorako dituzten aukerak eta baliabideak ezagutzeko aukera izango dute, bide hori errazteko tresnak eskura izan ditzaten.

‘Etxebizitza eta gazteak: Aukerak eta baliabideak ezagutuz’ hitzaldia 18 eta 34 urte bitartekoei zuzenduta dago eta euskaraz izango da. Parte hartzea doakoa da, baina aurrez izena ematea gomendatzen da, edukia bertaratutakoen beharretara egokitzeko. Horretarako izen-emate formularioa bete behar da.

Hitzaldi hau gazteen emantzipazioa bultzatzeko eta etxebizitzarako sarbidea errazteko Amorebieta-Etxanoko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, sustatutako ekimenen barruan kokatzen da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados