
Zaldibarko Ilargi Argazkilari Taldeak XX. argazki lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea datorren 17an amaituko da eta antolatzaileek lau sari bananduko dituzte, hauen artean, herriko argazki onenari, hain zuzen ere.
Nahi duenak parte hartu dezake argazki lehiaketan. Gaia libre izango da eta parte-hartzaileak inoiz saritu gabeak izan diren bi argazki koloretan aurkeztu ditzakete gehienez.
Antolatzaileek lau sari bananduko dituzte. Lehenengo hiru irabazleek 300, 250 eta 200 euroko saria jasoko dute, hurrenez hurren. Modu berean, herriko argazki onenari 150 euroko saria emango zaio.
Lanak 30×40 zentimetroko kartulinarekin indartuak aurkeztu beharko dira. Halaber, argazki bakoitzaren atzekaldean partaidearen izena, helbidea, telefonoa eta email-a jarri beharko dira.
Argazkiak, hurrengo helbidera bidaliko dira: Ilargi Argazkilari Taldea, Olazar, z/g 48250 Zaldibar (Bizkaia), edo ???Imendia??? dendan.
Argazki mailan oso ezagunak diren hiru pertsonek osatuko dute epaimahaia. Halaber, partaideei postaz jakinaraziko zaie epaimahaiaren erabakia.
Hautatutako lan onenak, Zaldibarko Udaletxe Zaharrean egongo dira ikusgai azaroaren 26an, 18.00 etatik 20.00etara; 27an 12.00etatik 14.00etara, eta 18.00etatik 20.00etara; 28an eta 30ean 12.00etatik 14.00etara).
DURANGON. Zaldibarko albisteak