Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Durango, euskal kulturaren topagunea

Durango, euskal kulturaren topagunea

Erakargarria, tradizionala, sinbologiaz beteta edota euskal kulturaren topagunea; hainbat izen egitasmo bat izendatzeko. Baina argi dagoena da, Durangoko Azokaren erotismoak ez duela  inor hotz uzten. Musikari, idazle, argitaletxe eta diskoetxeentzako termometroa izango da euskal kulturaren bilgunea.

Ateak zabaltzen ditu gaur goizean Azokako 45. edizioak Gerediaga Elkartearen eskutik. Bost egun aurretik euskal kulturari berotasuna neurtzeko. Izan ere, hitzorduak  gero eta jarraitzaile gehiago ditu eta hurrengo egunetan euskal kulturaren gunea bilakatu da Durango.

Argitaletxeak eta disketxeak erne ibiliko dira publikoaren eskakizunak asetzeko, beraientzako parada ezinhobea bilakatu baita. Elkar Disketxetik adierazten duten bezala, ???belaunaldiz belanauldi transmititu den egitasmoa da; sinbologiaz betetako gunea???.

???Hainbat metro karratutan herri honetan euskal kulturaren inguruan ekoizten dena pilatzen da. Egitasmo honek irauteko gogoa duela adierazten du, produzitzeko gogoa,  aurrera egiteko asmoa batik bat???, azpimarratu du Angel Valdesek.

Xabier Amuriza bertsolariak barrutik ezagutzen du Durangoko Azoka. ???Bilgune ederra da eta Olentzeroren oparien artean sartzen da???, laburbiltzen du idazle beteranoak. Landako Erakustazokan biltzen den produkzioaren aldetik, ???pilakuntza handia da, baita abianpuntu oso garrantzitsua???.

Udaberrian Amurizak argitaratu zuen ???Osoa, lehiakorra, nazionala euskara batuaren bigarren jaiotza??? saiakeran euskara batuaren irizpide aldaketaren beharra defendatzen duen lana izango da Azokan.  Bertsolari emankorra, berriz, ???Joan ziren??? zikloaren laugarren liburua prestatzen ari da.

 

Krisiaren mamua

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, Etxe musikari berriztarra ere Azokara hurbilduko da. ???Txikititatik derrigorrezkoa da  bisita. Euskal kulturaren gunea da???, adierazten du Iñaki Etxezarragak. Musikari gazteak ???Ahotsenea???, sortzaileen gunea den egitasmoa txalotu egiten du. ???Aukera ematen digu lan berriak aurkezteko. Asmatu dute, dudarik gabe???, adierazten du berriztarrak.

Aurtengo edizioan, Mafia taldearekin ???Ometá??? lan berria aurkeztuko du Etxek. ???Musika munduan hasi nintzenetik erreferente bat izan da. Aukera ezin hobea ematen du ateratzen ditugun lanak ezagutarazteko???, azpimarratu du.

Durangokoa ezinbesteko plaza dela adierazten dute Elkar argitaletxetik. ???Urtean argitaratzen ditugun publikazioak kalean erakusteko parada ematen digu azokak???, adierazten du Olatz Osak. 

Durangoko kulturguneak argitaletxeei ???kokatzen laguntzen gaitu eta hori oso garrantzitsua da. Gainera, publikoarekin harremanetan jartzeko balio du???, argitzen dute Elkarretik.

Aurten ere, krisiaren mamua salmenten gainetik hegaz ibiliko da. ???Urte zaila da guztiontzat???, Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko presidenteak baieztatu zuenez. Baina, egoera honi aurre egiteko, ???auzolanean erantzungo dio aurten azokak???.

Elkar argitaletxetik aurreratzen dutenez, ???euskal gizarteak atxikimendua erakutsi du euskal produktuekin. Beraz, guri dagokigu produktu onak merkatuan jartzea???.

Nola edo hala, Xabier Amurizak laburbilduz adierazten duen bezala, ???azokara joan barik ezin naiz egon???.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados