
Historia idatzi egiten da eta ez da kasualitatea historiara pasatu diren izen gehienak gizon izenak izatea. Durangoko kaleen izenak honen adibide garbia dira; gure herrian pertsonen izenak dituzten kale, plaza eta ekipamendu publikoen ehuneko ia oso batek gizonezkoen izenei erantzuten die eta salbuespenak dira emakumeak. Gainera, hau gutxi balitz, emakumeen izenen %98-a santa, birjina edo antzekoak izango lirateke. Atera kontuak ze portzentaia dagokien benetan aipamen bat merezi duten emakumeei.
Horregatik eta ibiliz bidea egiten delako, beste urrats bat emateko ordua iritsi dela uste dugu. Denbora luzez izenik gabeko izkribua osatu duten zenbait emakume ikusaraziko ditugu. herriko kale batzuen izenak aldatzea erabaki dugu, horrela egun bakar batez bada ere, espazio publikoa parekideagoa bihurtuko dugu.
Zapaburu Durangoko Gazte Konpartsa