Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Maristak Durango
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala

80ko hamarkada gogoratuz

80ko hamarkada gogoratuz

80ko hamarkadako “urte esanguratsuak” gogoratu nahian, Zilar Astea antolatu dute Durangoko hamabi taldek. Horretarako apirilaren 12tik 16ra bitartean luzatuko den egitarau zabala aurkeztu dute Plateruenean. 80ko hamarkadaren inguruko mahai-inguruak, “(Za)patuek” ikuskizuna, Literatur Eskola eta “Durango 80 “ dokumentala estreinatuko da, besteak beste.

“Urte esanguratsuak izan ziren 80ko hamarkadakoak. Ez bakarrik Euskal Herrian oro har, Durangon bertan ere bai”. Horrela aurkeztu dute hurrengo egunetan urtean behinDurangon ospatzen den Zilar Astea.

Antolatzaileak azaldu dutenez, garai sortzaileak izan ziren,  ez bakarrik politika eta gizarte arloan, kulturan ere bai. Literatur aldizkariak, antzerkigintza, rock taldeak, euskarazko zinemaren hastapenak, okupazioa, irrati libreak edota auzo elkarteen garai izan zen. “Urte haiek gogoratu nahi ditugu, ezagutu eta biziberritu. Orduko ahotik, eta gaurko begiekin”, azpimarratu dute.

Beñat Gaztelurrutiak, Platerueneko arduradunak  aurkezpenean esan duenez, “herritik bertatik herritarrentzat elkarrekin eta euskaraz” sortutako egitasmoa da Zilar Astea.

Egitarauan sakonduz, hilaren 12an 80ko hamarkadako Euskal Herriari buruz mahai ingurua izango da Plateruenean, arratsaldeko 20.00etan. Bertan, Josu Zabala, Hertzainak taldeko kidea, Mario Zubiaga soziologo eta Idoia Eizmendi, Bilboko Gaztetxeko kidea arituko dira, Jonan Hernández bideratzailearekin batera. Hikaren 14an, berriz, Edorta Barruetabeña eta Ander Ertzillak zuzendutako “(Za)patuek” ikuskizuna aurkeztuko da Plateruenean. “Auzolanetik sortu da. Hainbat kolektibo, amets zoro bat martxan jartzen”, aurreratu du Barruetabeñak.

Unai Iturriagaren gidoarekin eta Bideografik enpresaren irudia eta soinuaz, “Durango 80” dokumentala estreinatuko da Plateruenean, hilaren 15ean eta gaueko 22.00etan. Zuzendariak aurreratu duenez, 29 bat lagunek parte hartu dute “bilduma elkarrizketatuan”. “Asmoa ez da begirada nostalgiko eta mitifikazioa bat egitea”, esan du Iturriagak aurkezpenean.

Programazioa apirilaren 16an bukatuko da, “Punk mugimendua eta garaiko literatura”, Juan Luis Zabala idazlea literatur eskolaren gidaria izanez. Egun berean, 80ko Olgetan egitasmoa burutuko da Plateruenean.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados