Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Soldatak jaistearen kontra, mobilizazioak Transportes Nanuk enpresan

Soldatak jaistearen kontra, mobilizazioak Transportes Nanuk enpresan

Elorrioko Transportes Nanuk enpresako langileek mobilizazioak hasi dituzte “soldatak jaisteko hartutako alde bakarreko erabakiaren” kontra. Enpresa Batzordeak salatu duenez, %5,5eko soldata jaitsiera ezarri nahi du zuzendaritzak, eta horretarako 15 egunetako kontsulta epea ireki dute.

Lehenengo mobilizazioa, joan zen igandean burutu zuten Elorrioko Gernikako Arbola plazan. “Enpresaren jarrera argia da, bere kudeaketa txarra langileek ordain dezaten nahi du. Beren kudeaketa txarragatik orain langileei soldata jaitsi nahi diete”, salatu dute Enpresa Batzordetik.

Komunikatu baten bitartez eta “emandako datu ekonomikoen arabera”, Nanuk enpresa “ondo” doala jakinarazi dute langileek, “Euren gestio txar edo erabaki okerren errudun ez dira langileak, beraz ez dugu zertan euren akatsik ordaindu behar”, azaldu dute langileek.

Bestalde, Nanuk-eko gerentea Asetraviko presidentea dela diote, eta “erreforma aplikatzea da bere helburua, horrela elkartearen kideen aurrean domina lortu nahi du, berak bere enpresan egindakoa besteentzako eredu bihurtuz”, aurreratu dute komunikatuan.

 

DURANGON. Elorrioko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados