Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Garaiko Landara eta Lorazaintza Azokak 23 enpresa eta ekoizle batuko ditu

Garaiko Landara eta Lorazaintza Azokak 23 enpresa eta ekoizle batuko ditu

Garaiko Udalak, Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak eta Trumoitte Alkarteak herrian ospatuko den bigarren Landara eta Lorazaintza Azoka antolatu dute iganderako. Guztira 23 ekoizle zein landara edo lorazaintza enpresak izango dira goizeko 10.00etatik, eguerdiko 14.00ak arte. Konpostajea nola egiten den inguruko hitzaldiak ere izango dira.

Iazko arrakasta ikusita, antolatzaileek barritu gura izan dute bigarren edizioa, “landara eta lorazaintzako herriko eta kanpoko zaleen topalekua finkatzen”.

Guztira 23 ekoizle hurbilduko dira herrira. 15 landare eta lore enpresa; hiru lanabes enpresa, hau da, eskuko tresnak eta tresneriarekin; lorazaintzako enpresa bi; sagardo eta txakoli ekoizle bat eta beste okin eta gozogile bat. Eskualdeko ordezkariak, berriz, hiru izango dira, Durangaldeko baserriko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera emanez.

Azoka guneak musika doinuez alaituko dira eta horretaz gain, herriko bolondrosek eta Trumoitte Alkarteak herriko bolatokian eurek egindako pintxoak salduko dituzte. Bestalde, goizeko 11.00etan eta 12.30ean etxean konpostajea zelan egiten den inguruko hitzaldia egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados