Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Durangaldeko lau bertsolari izango dira Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoetan

Durangaldeko lau bertsolari izango dira Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoetan

Durangaldeko hiru bertsolarik, Beñat Aurrekoetxea, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Garikoitz Sarriugarte, 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetan egoteko txartela lortu dute. Eskualdeko ordezkaritza Miren Amurizarekin osatuko da, berriztarra 2012ko txapelketan finalista izan zen eta horrek aurtengo finalaurrekoetan egoteko eskubidea eman zion.

Beñat Aurrekoetxeak eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ek lehenengo postua lortu zuten beraien kanporaketetan. Zornotzan bizi den mallabiarra Galdakaon jokatu zen lehenengo kanporaketan parte hartu zuen eta bertan irabazlea izan zen 372,5 punturekin. Iurretarrak berriz, 377 punturekin garaitu zen Mungiako kanporaketan.  Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra laugarren izan zen Mungiako kanporaketan, baina pilatu zituen 354 puntuak finalaurrekoan egoteko eskubidea eman zioten.

Eskualdeko beste bi bertsolarik ezin izan dute aurrera egin. Aitor Bizkarra abadiñarrak 316,5 puntu lortu zituen Galdakaoko saioan eta Gorka Lazkanok 342 puntu pilatu zituen Mungiako kanporaketan.

Hiru finalaurreko egongo dira abenduaren 20an Bilbo-Bilbao Arenan jokatuko den finala orduko. Lehenengoa Etxebarrian izango da azaroaren 22an eta bertan Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Miren Amurizarekin batera Ander Elortegi, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Joseba Artza izango dira finalerako txartelen bila.


Amorebieta-Etxanoko frontoian

Bigarren finalaurrekoa azaroaren 30ean izango da Urdulizen eta bertan izango den Beñat Ugartetxearekin batera Etxahun Lekue, Gorka Ostolaza ‘Potxis’, Julen Erezuma, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia izango dira finalean toki bat eskuratzeko asmoarekin.

Hirugarren eta azken finalaurrekoa Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroko frontoian izango da abenduaren 7an eta bertan Garikoitz Sarriugarte egongo da. Berarekin batera Arkaitz Estiballes, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra izango dira finalerako txartelaren bila.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados