Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Genero-berdintasunaren ikuspuntua gehituko dio Bizkaiko Aldundiak Azokari

Genero-berdintasunaren ikuspuntua gehituko dio Bizkaiko Aldundiak Azokari

Bizkaiko Foru Aldundiak bere presentzia indartu egingo du Durangoko Azokaren 49. edizioan eta, gainera, genero-berdintasunaren ikuspuntua emango dio. Asmo horrekin jendaurreko bi proposamen aurkeztuko ditu: alde batetik, ‘Emakumeak eta euskal literatura’ gaia aztertuko da bihar, abenduak 5, eta gazteen bikoteetan gerta daitezkeen jarrera bortitzak eta sexistak, igandean.

Aldundiak azokaren edukietan genero-berdintasunaren ikuspegia sartu nahi izan du eta horretarako, Gizarte Ekintzako Foru Sailak ‘Euskal literatura eta emakumeak: noiztik?, norantz?, nola?’ izenburupean burutuko diren jarduera osagarriak antolatu ditu.

Egitasmo horren barne hiru zati izango dituen ‘Emakumeak eta Euskal Literatura’ ekimena izango da bihar, arratsaldeko 15.30etan hasi eta bi orduko iraupenarekin.

Lehenengoan Euskal Idazle Elkarteko Jasone Osorok, Josune Muñoz eta Gema Lasartek emakumeei eta literaturari buruzko Hegats lan monografikoa aurkeztuko dute. Ondoren, dinamizatzea eta emakume idazleen eta euskal literaturaren bibliografia eta kronografia jasotzen dituzten diptikoak eta tripitikoak banatuko dira.

Azkenik, euskal literatura irakurri, irakatsi edo aztertzen duten emakumeei buruzko mahai-ingurua izango da, Josune Muñoz eta Gema Lasarte mintzakide izango direla.


Berdintasuna sustatzen

Beste alde batetik igandean, abenduaren 7an, gazteenen artean hausnarketa, elkartrukea eta ikaste-prozesua bultzatzeko saioa prestatu da. Saguganbaran arratsaldeko 15.00etan hasiko den ekitaldia laburmetraia baten emanaldiarekin hasiko da eta jarraian tailer bati ekingo diote partaideek.

Saioa Haizea Ramosek idatzitako ‘Egunon Printzesa!’ film laburraren emanaldiarekin abiatuko da. Indarkeria sexista eta teknologia berriak uztartzen dituen filma horrek gazteen arteko harremanetan gerta daitezkeen jarrera bortitzak eta sexistak islatzen ditu.


Tailerra

Jarraian hasiko den tailerraren helburua gazteen arteko bikote harremanetan emakumeen kontrako indarkeria nola ematen den ikusaraztea da. Halaber, emakumeen kontrako indarkeriaren arrazoiak eta ondorioak ezagutu eta aztertuko dira, betiere nesken eta mutilengan ezberdina dela.

Tailerrak harreman osasuntsuak sortzeko oinarriak jartzen lagunduko du; ikasleak inplikatuko ditu indarkeriaren gaitzespenean; Bizikidetza egitasmoaren bidez prebentzioa nola landu erakutsiko du eta, azkenik, maitasun erromantikoaren mitoa desitxuratzen saiatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados