Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Eguneko proposamen batzuk

Eguneko proposamen batzuk

Atzokoarekin alderatuz, goitik behera aldatuko da gaur Durangoko Azokara gerturatuko den bisitarien profila, eta bertan izan ziren ikasle eta Inaugurazio ekitaldira gerturatu ziren agintarien tokia familiak, lagun taldeak edo bakarka datozen norbanakoek hartuko dute. Guztiak, ekitaldiz jositako egitarau oparoa dastatzeko aukera izango dute. Hona hemen proposamen batzuk.

Gogoetaren Plaza bilakatuko den Areto Nagusian, besteak beste, Iñigo Astizek Fermin Muguruzari egingo dion elkarrizketa, Anari Alberdik eta Bernardo Atxagak izango duten solasaldia eta Miren Rubiok gidatu eta Joxe Mari Sors (Elkar), Lorea Agirre (Jakin) eta Mikel Martinez (Tartean Teatroa) partaide izango duen mahai ingurua nabarmentzen dira.

Ahotsenean izango diren musika aurkezpenen artean Gose taldearen ‘Gosariak’, Damba edo Itziarren Semeak taldeen lan berriek ezagutzeko parada izango da eta gune berean aurkeztuko dira Unai Elorriaga eta Fito Rodriguezen liburu berriak eta Itxaro Bordaren poema bilduma.

Kontuan izatekoak dira baita Irudienea gunean Eneko Dorronsoren `Xalbador, izana eta izena´ filmaren Hego Euskal Herrian estreinaldia edo Saguganbaran izango diren aurkezpenak, tarteko Txomin eta Peru Madalenaren ‘Txomintxo eta Perutxo Iosuri fardela aldatzen’


Argizaiola eta Plateruenaren urteurrena

Szenatokia bilakatu den San Agustin Kultur Gunean izango da Anuntxi Arana antropologoari Argizaiola saria emate ekitaldia. Omenaldia, arratsaldeko zortzietan hasiko da eta Oier Guillanek zuzendutako ‘Gauean Argi’ emanaldiarekin osatuko da.

Egunari amaiera hobeezina emateko, ‘Hegoak erein’ ikuskizuna eskainiko da Plateruena Kafen Antzokian gaueko 22.30etan hasita. Aretoaren 10. urteurrena ospatzeko espresuki sortutako ikuskizunak Peru Magdalena eta Igor Elortzak idatzitako gidoiak du oinarri eta oholtzan Eneko Sagardoy, Gorka Urbizu, Miren Amuriza, Kukai dantza taldea, Paddy Rekalde, Danele Sarriugarte, Anari, Amets Arzallus, Gose eta Sei Urte izango dira, besteak beste.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados