Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

“DRTren 30. urteurrena izango dela eta, jokalariek Ohorezko Mailara igotzeko ilusioa dute”

“DRTren 30. urteurrena izango dela eta, jokalariek Ohorezko Mailara igotzeko ilusioa dute”

Ines Etxegibelek iaz Durango Rugby Taldeko entrenatzaile moduan egindako denboraldi bikaina berdintzea zaila izango badu ere, gogo onez hartu du Oskar Astarloak (Elorrio, 1974) durangarren lehen taldea gidatzeko jasotako eskaintza. Elorrio, Getxo, Baiona, Donibane Lohizune, Bera-Bera, Ordizia edo Gernika taldeetan jokatu, eta azken bietan entrenatzaile lanetan ibili ondoren, Durangon du hurrengo erronka.

-DRTk Ohorezko Mailara igotzeko play-offa jokatu zuen aurreko denboraldian. Emaitza hori errepikatzea nahiko litzateke edo igoera lortzea da aurtengo helburua?
-Niri, taldeko arduradunek esan didate maila mantentzea dela lehenengo asmoa. Hala ere nik esan nien Gabonak aurretik ikusiko genuela zelan dagoen taldea eta orduan zehaztuko genuela denboraldiko helburua. Baina ez nik ipiniko dudalako, baizik eta jokalariekin batera adostutako helburua izango delako. Ikusteko dago aurten ere play-offa jokatzeko aukera dugun, baina jendea gogotsu dago eta, zaila bada ere, ederra den zerbait egin dezakegu.

-Iaz baino zailagoa ikusten duzu?
-Ikusi beharko da, baina faltan botako ditugu taldea utziko duten hainbat jokalari. Lau bost jokalari gazte izango ditugu eman diren bajak betetzeko; Paul eta Urtzik, esaterako, taldea utziko dute eta beste jokalari batzuk epe luzerako lesioak edo lan arazoak dituzte. Baina jendeak esperientzia eta ilusioa du eta datorren urtean, klubaren 30. urteurrena dela eta, jokalariek Ohorezko Mailara igotzeko ilusioa dute.

-Jokalari batzuk ezagutzen zenituen baina orokorrean zelako taldea aurkitu duzu?
-Bai, batzuk ezagutzen nituen elkarrekin jokatu dugulako Euskal Selekzioan. Baina egia esan, iaz ezin izan nuen taldearen partidu bat bera ere ikusi Gernikan nengoelako. Hona etorri nintzenean ez nekien lar ondo zer aurkituko nuen. Jokalariak ezagutu eta gero, eta entrenamenduetan egiten duten lana ikusita, jendea ikasteko gogoaz dagoela eta aurrea pausu bat emateko prest dagoela iruditzen zait. Eta bide hori egiten lagundu nahi diet.

“Konparazioak egitea normala da”

-Ines Etxegibelek egindako lana agerian dago.
-Jokalariei ere esan diet hasierako hilabeteetan konparazioak egitea normala dela eta ez zait arraroa egiten hori horrela izatea. Inesek urte pilo bat eman ditu jokalari eta entrenatzaile moduan eta bera kapaz izan da urte bakar baten berak ikasitakoa jendeari transmititzeko eta giro ona sortzeko. Horrek bultzada eman zion etxeko jendeari eta lana ondo eginda, kriston emaitzak eta partidu onak jokatzea lortu zuten. Horren ondorioz zaletu ugari joaten zen partiduak ikustera. Gainera eskoletako gazteek errugbian jokatzera animatzen dira eta hori ere oso garrantzitsua da etorkizunera begira.

-Zertan oinarritzen da zuk proposatzen duzun entrenamendu sistema?
-Ez dakit zelan entrenatzen zuten Inesekin. Hasieran nire entrenamendu sistema berria gogorra egin zaie, informazio larregi jasoko dutelako denbora gutxitan. Baina ikusten dutenean entrenamenduetan ikasitako gauzak partiduetan ondo irteten direla, gauza pila hobetu daitekeela konturatuko dira.
Entrenamenduetako lehen ordu erdian lan fisikoa lantzen dugu eta gainontzeko ordua eta erdia baloiarekin egiten den kamuflatutako lan fisiko egiten dugu. Jendeak badaki lan fisikoa beharrezkoa dela partidu baten bigarren zatian indarrak ez galtzeko. Eta lan hori ondo egiten ari gara eta naiz eta denbora gutxi izan dugun entrenatzeko, ondo ulertu dute zer nahi dudan beraiengandik.

-Eta jokatzekoa?
-Gure jokalari guztiak jakin behar dute zer egin behar den momentu bakoitzean eta aurkariak ez. Horretan oinarritzen da gure jokua. Esan didatenez iaz mol indartsua zuten; toucheak irabazi eta gero mola bildu, bultza egin eta entsegu ugari lortu zituzten. Ni, aldiz, aurrelarien eta lerroaren lana tartekatzearen aldekoa naiz. Adibidez, aurkarien aurrelari-paketea astuna bada oinarekin jokatu eta beraiek nekatzea lortu behar dugu. Orain arte jokatu ditugun lagun-artekoetan ondo irten dira prestatutako jokaldiak; baina dena hobetu daiteke.

-45 jokalari inguru izango dituzu nagusien talde bietarako. Nahiko dira denboraldi osoari aurre egiteko?
-Uste dut nahiko direla. Jakina, 60 fitxa izanez gero lehiakortasun gehiago egongo litzateke eta hobe izango litzateke denontzat.

“Durango eta Elorrio elkartzea hartu beharreko erabakia da”

-Durangoko eta Elorrioko umeek elkarrekin egiten dute errugbian baina nagusiek ez ordea. Ez litzateke komenigarria taldea biak elkarlanean aritzea?
-Saiakera bat egin genuen Elorrio DRTren filiala bilakatzeko zeren Elorriokoak,  sarritan, 13 edo 15 jokalarirekin joan ziren iaz partidu bat jokatzera eta Durangoko B taldeak berriz oso partidu gutxi jokatu zituen jokalaririk ez zuelako. Baina hitz egiten hasi ginenean berandu zen eta ordurako hartuta zegoen bakoitzak bere aldetik lan egiteko erabakia. Baina badakigu zelan dagoen kirol hau eta uste dut Durangaldeko talde biak elkartzea hartu beharko erabakia dela.

-Orokorrean, zein egoeratan dago errugbia gaur egun?
-Aurten pixka bat gora egin du jokalarien kopuruak, baina arazoa da klubek fitxengandik ordaindu behar duten dirutza. Gaina errugbia telebistan eta komunikabideetan presentzia gutxi duen kirola da. Telebistan pilota partiduak ematen hasi zirenean nabarmen gorantz egin zuen. Niretzat pozgarria izan zen Mutrikun jokatu genuen lagun-arteko partidu baten ondoren umeak errugbiko baloiekin kalean ikustea.

-Iaz arte Ohorezko Mailako entrenatzaile eta jokalaria izan zara. DRTra etortzea ez al da atzera pausu bat zure kirol-ibilbidean?
-Aurten ere entrenatzaile eta jokalari moduen ibiliko naiz. Beste urte beteko kontatuta neukan Gernikarekin entrenatzaile eta jokalari aritzeko, baina entrenatzaile argentinar bat ekarri zuten eta ni jokalari moduen arituko nintzen. Beraz, Durangora etortzea ez da atzera pausu bat, zeren hemen entrenatzaile lanak egiteaz gain jokalari ere izango naiz. Gainera etxetik gertu egongo naiz eta ikusita DRTko jokalariek duten ilusioa erronka hau oso erakargarria egiten zait.

-Urte bete egongo zara Durangon?
-Hori da hartu dudan konpromisoa. Gero, ikusiko dugu…

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados