Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Nafarroako Gobernua berriro izango da Azokan eta Madrilek diru-laguntza emango du

Nafarroako Gobernua berriro izango da Azokan eta Madrilek diru-laguntza emango du

Durangoko Azokaren antolatzaileak pozik agertu dira datorren abenduaren 4tik 8ra bitartean ospatuko den 50. edizioan parte hartu edo lagundu duten bi partaide berreskuratuko dituztelako. Alde batetik, Nafarroako Gobernuak stand bat jarriko du Landakon hamabost urteko etenaldiaren ondoren eta, bestalde, Madrilgo Kultura Ministerioak 10.000 euroko diru-laguntza eman du eta 750.000 euroko aurrekontua borobiltzen lagunduko du.

Nafarroako Gobernuak 2000. urtean jarri zuen erakusleihoa azkenengoz Durangoko Azokan. Geroztik “ez du parte-hartzerik izan” eta hutsune hori bete nahian, “Gerediaga Elkarteak hainbat urtetan ‘Nafarroako argitalpenak’ izeneko erakusleihoa antolatu zuen, Nafarroan sortzen ziren lanak batuz”, antolatzaileen esanetan. 

Nafarroako Gobernuak izandako aldaketa begi-bistan dago eta gaur egun agintean dauden politikarien jarrera, lehentasunak eta norabide berriak ahalbideratu du Komunitate horretako sorkuntzaren atal bat Durangon ipiniko den gune propio baten erakustea.

Bertara gerturatzen direnek hainbat nobedade izango dituzte eskuragai, besteak beste, Javier Iturbideren ‘Cuando las cosas hablan. La historia contada por cincuenta objetos de Navarra’; Koldo Azkuneren ‘Garatea’; Matias Mugicaren ‘Con letra aguda y fina. Navarra en los textos de Julio Caro Baroja’; Pedro de Axular eta Blanca Urgellen ‘Gero’ eta hainbat egile dituen ‘Nafarroa Julio Caro Barojaren begietan’.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak ere Areto Nagusiko ‘Gogoetaren plazan’ parte-hartuko du. Hitzordua abenduaren 6an, 18.00etan, izango da, ‘Etxea: kultur politika eta eragiletza’ mahai-inguruan, hain zuzen. Ekitaldian, Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuaren zuzendari Dori Lopez Jurio izango da ordezkaria eta berarekin batera Zinemaldiko Maialen Beloki, Kafe Antzokiko Xabier Monasterio eta Okela Sormen Lantegiko Izaro Ieregi mintzatuko dira.

Halaber, Nafarroako Gobernua aurtengo edizioaren babesle publikoa ere izango da, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia eta Kultura Ministerioarekin batera.


10.000 euro Madrildik

2015eko aurrekontua 750.000 eurokoa izango da  eta erakunde publikoak 410.000 euro jarriko dituzte. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 150.000 eta 151.000 euro jarriko dituzte, hurrenez hurren, Gipuzkoako Foru Aldundiak 50.000 euro, Nafarroako Gobernuak 4.000 euro eta Arabako Foru Aldundiak 1.680 euro.

Iazko etenaldiaren ondoren, Madrilgo Kultura Ministerioak 10.000 euroko diru-laguntza emango du aurten. Durangoko Udalak emandako ia 40.000 euroekin eta Durangoko Amankomunazgoak emandako 2.000 euroekin osatuko da erakunde publikoen diru-ekarpena.

Babesle pribatuek 99.000 euro jarriko dituzte, publizitatearen bidez beste 16.000 euro lortuko dira eta aurrekontua osatuko duten 225.000 euroek erakustokien alokairutik jaso dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados