Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Elorriok ere bat egingo du Emakumeenganako indarkeriaren kontra

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen dela eta, hainbat ekitaldi prestatu ditu aste osorako Elorrioko Udalak, herriko emakumeen taldeekin eta ikastetxe guztiekin batera. Halaber, indarkeria matxistaren kontrako jarrera salatzen duen puntu morea etxeko leihoan jartzeko gonbitea egiten dute.

Prestatutako egitaraua gaur bertan hasiko da, arratsaldeko seietatik zortzietara Iturri Kultur Etxean emango den ‘Kaleak gureak dira!’ tailerrarekin eta arratsaldeko zazpietan Udaletxean egingo den osoko bilkurarekin, saioan bat egingo dutela Azaroak 25an ospatzen den egunarekin.

Asteazkenean ordu laurdeneko kontzentrazio isila egingo da Herriko plazan arratsaldeko zazpietan hasita eta ostegunean Beldur Barik-en bideo-lehiaketaren sari-banaketa egingo da Arriola Antzokian arratsaldeko sei eta erdietan hasita.

Lau eta bederatzi urte bitarteko umeentzat antolatutako ipuin kontaketa saioa egongo de ostiralean  Iturri Kultur Etxean arratsaldeko bostetan hasita. Ines Bengoa antzezleak eskainiko duen agerraldiak ‘Berdintasuna maite dugulako’ izango du izenburu.

Prestatutako egitaraua larunbatean antolatutako bi ekitaldirekin osotuko da. Goizeko 11.00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzea deitu dute indarkeriaren kontrako horma-irudia margotzeko eta arratsaldeko 16.30etan Amurrion egingo diren Gazteentzako Beldur Barik-eko topaketara joateko gonbitea egiten dute.

Bestalde, hainbat ekitaldi prestatu dituzte herriko ikastetxe guztientzat ikasleentzat zuzendutakoak, tarteko hezkuntzako ikasle guztiekin hausnartze-tailerrak, bideoak, jokoak, eztabaidak; Puntu morea irudikatu, bere esanahia ulertarazi, ikasleen artean giza emea sortu eta argazkia egin; indarkeriaren kontrako mezua aldarrikatu: hainbat hizkuntzatan eta ‘tratu onak’ praktikatzeko bideoa, aurreskua, marrazkiak eta muxuak irudikatu edo emakumeenganako indarkeriaren kontra eta berdintasunean hezteko beharreko mezua familiei helarazi.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados