Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Elorrioko talde eta bakarlarien saioak izango dira bihar Kainaberaren jaialdian

Elorrioko talde eta bakarlarien saioak izango dira bihar Kainaberaren jaialdian

Azken urteetan egin duen bezala, aurten ere Elkartasun Jaialdia antolatu du Elorrioko Kainabera elkarteak eta bihar Arriola Antzokian egingo den ekitaldia herriko talde eta bakarlarien agerraldiekin osatuko da. Borondatezko sarrerekin lortutako dirua, Bogotako jantoki komunitarioetara bideratuko du ekitaldia antolatzen duen Gobernuz Kanpoko Erakundeak.

Arratsaldeko 17.00etan hasiko den Elkartasun Jaialdia Kainaberaren urteko azken ekitaldia da eta bertan Elorrioko ikastetxe, musikari eta dantza taldeek parte hartuko dute. Egitarauan Besaide Dantza Taldea, Bixente Beitia, Elorioko txistulariak, funky taldeak, Lourdesko Ama ikastetxeko DBHko ikasleak, Plazako dantzak ikastaroko kideak eta +Que Cuerdas musika taldea tartekatuko dira.

Elkartasun jaialdiarekin lortutako diru etekinak Bogotako Ciudad Bolivarren dagoen El Recuerdo auzuneko jantoki komunitarioetara bideratuko dute. Leku menditsu horretako biztanle gehienak, %95a gutxi gora behera, Kolonbiako hainbat bazterretatik gatazka armatuaren eraginez desplazatutako pertsonak dira.

El Recuerdoko biztanleek “elikadura eta nutrizio arazoei aurre” egin behar diete Kainaberako kideen esanetan eta horretarako jantoki komunitarioak sortu zituzten 2006an. Jantokietan 250 pertsona ingururi ematen zaie zerbitzua, eta oinarrizko elikadura bermatzeaz gain, inguruko familiei formazio saioak ere ematen zaizkie.

Jantokien proiektu honetan buru-belarri dihardu Kainaberaren sorreratik GKEren bidelagun den Manolo Martinez abadea, komunitateko emakumeekin elkarlanean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados