Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Sasi guztien gainetik

2010. urtea amaitu da eta 2011.urteari ongi etorria eman zaio. Bakoitzak nahi izan duen erara eta izan dituen sinismenen arabera. Egunotan gainera, gure eskualdeko herri komunikabideek  joandako urtearen gertaerarik garrantzitsuenak zeintzuk izan diren gogoratzeko urtekariak plazaratu dituzte. Uff! lan korapilatsua urteko gertaera guztiak biltzeko eta batutako lan guztiarekin batzuk aukeratzeko.

Joandako urtearen gertaeratako asko lanarekin eta lan baldintzarekin zerikusi handia izan du. Manifestazioak eta elkarreratzeak, greba orokorrak, lanuzteak, kanporaketak, soldaten murrizketak, langabezia tasaren igoera. Egia esan, lan munduko albisteekin egunkarietako orrialdeak eta telebistako zein irratietako albistegietako minutuak bete dira.

Beste motatako gertaerak ere izan dira. Naturaren eraginez sorturiko ezbeharrak, lurrikarak, uholdeak, epidemiak, denetarik izan dira. Haitiren lurrikadaren ondorioz, izandako hildakoen irudiak telebistetan hainbat aldiz ikusi dira. Gaur egun dena ahaztuta. Eta gai honek durangaldean eta hemen Durangon lortu dituen elkartasun ekimenak ere antolatu dituzte.  Tartean, “Durangok Haití Gogoan” ekimenean herriko elkarte ugarik parte hartu zuten. Xabier Madariaga kazetariak Haitin bizitako esperientzia hunkigarriak kontatu zizkigun.

Hasi berri dugun urtea saila izango dela aurre ikusi dute gehienek baina sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik denon artean gizarte solidarioa egingo dugu. Lurra zaintzen ez badugu, berehala sortzen zaizkizu bedar txarrak eta sasiak. Horrela gertatzen da behintzat gure inguruko baserrietako landa hezietan. Eta sasiak, jakina, bide guztiak oztopatzen ditu. Sasia dagoen lekutik ez dago artez eta lasai ibiltzerik; Sasi guztien gainetik ahalegindu beharko dugu justizian oinarritutako gizartea eraikitzen; eragozpenei ihes egiten eta oztopoak bazterrean uzten.

Ematen du, denbora laburrean egindako iragarpenak betetzen ari direla. Aste honetan, langabezia tasaren datuak plazaratu dituzte eta hauen arabera, langabezia tasa %6 hazi da eta 2010.urtea 10.000 langabe gehiagorekin itxi. Hau da panorama! Argindarra %9,8 garestituko dela jakinerazi dute. Azken 27 urteotako prezio igoerarik handiena izango da. Gas naturalaren prezioa ere igoko da urte berriarekin eta tren zerbitzuari dagokionez, Renfek ere bidaia txartelaren prezioa igotzeko asmoa duela esan du.

Iragarpen txarrak betetzen ari diren honetan, Gatibu taldearen disko baten izenburua gogora ekarri nahi dut: “sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik”. Animo!

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados