Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Desberdinak

Zer tratu desberdina ematen diguten azalaren kolorearen eta arrazaran arabera aireportuetan. Guztietan ematen diguten tratua tristea da, segurtasunaren izenean dena da posible baina “arabiar itxura” edo “kolonbiarraren azal kolorea” izanez gero… ustezko trafikatzaileak edota terroristak direlakoaren susmoak pizten dira poliziaren artean eta eskaintzen dioten tratua susmagarria da.

Estatu Batuetako atentatuez geroztik, aireportuetan poliziaren kontrolak zorrotzagoak bihurtu dira. Billetea eta pasaportea eskuetan, eta dena bistan, badaezpada. Oinetakoak, gerrikoa, etxeko giltza sorta eta abarrak kendu behar dira. Prakak erdi erorita, oinetakoak kendu eta aireportuko funtzionarioak pasaportean agertzen den argazkia eta gaur egunekoa gonbaratuz, begira eta begira susmagarri sentierazten gaituzte. Ilearen kolorea sarritan aldatzen baduzu, akabo. Zergatik kezkatu, baldin badakigu ez dugula ezer arrarorik, soinekoetan drogarik eta armarik ez daramagula ziur baino ziurrago bagaude? Egia da baina poliziaren 1´90 metroko altuera, eta aurpegia ikusita norbera ere beldurtu egiten da. Trafikatzaile ospetsu baten itxura hartzen badizute, zer?

Madrilgo aireportuan ilara luze baten erdian, “arabiar itxura” zuen mutil gazte bat neukan aurrean. “Pasaportea erakutsi eidazu, daramazun poltsoa eta bertan duzun guztia atera…” esaten zion bitartean, nire buruari galdetzen nion: Zer gertatzen da? Polizia bertaratu da eta zeren susmagarri ote da? Nik dakidanez hemen jarri da beste bidaiariek bezala eta ematen du pasaportea eta dena indarrean duela. Gero konturatu nintzen arabiar itxura zuela eta AEBetan atentatua burutu zutenak arabiar itxurakoak zirela. Dena miatzen zioten bitartean, ilaran zeuden gehienak harriduraz eta beldurraz, berari begiratzen zioten. Handik ordubatera eta  poliziaren miaketa amaitu zenean, gazte gizajoak zer nolako lasaitasuna hartu zuen. Bisitariek ete polizien papera ondo baino hobeto bete zuten. Momentu batetik bestera, terrorista bat zela sinistu zuten. Ez gara berdinak eta ez gaituzte berdin tratatzen.

Aurrerantzean, Errusiara bidaiatzea ere komedia hutsa izango da. Kontrolak zorrotzagoak eta susmagarria izanez gero, ai ene. Moskuko aierportu batean 35 lagun hil eta 130 zauritu dira  ekintzaile suizida batek bonba bat lehertu ondoren. Diote, ustezko ekintzaile suizidaren burua aurkitu dutela eta “arabiar itxura” duela. Hasi dira susmagarriak nortzuk izango direnen datuak ematen. Hamahika kontrol zeharkatzera behartuko gaituzte eta “arabiar itxura” dutenak, berriz, susmagarrien zerrendan. Hau da lotería!

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados