Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Alexis eta Ela

Euskararen erabileraren harira, Andoni Egañak hurrengoa esan zigun ikastaro batean: ???ahozkotasunean ari garenean, gaur egun, badirudi denak balio duela denetarako, hortaz, ez du ezerk balio ezertarako???. Eta adibide batzuk ere jarri zizkigun. Ikus-entzunezkoetan dabiltzan kirol kazetariek hiruzpalau esamolde hartu eta etengabe edozertarako erabiltzen dituztela azaldu zigun. Esaterako, ???fin ibili??? esamoldea: ???Llorente ez da batere fin ibili??? (partidan golik sartu ez duenean); ???Ustaritz ez da batere fin ibili??? (ostikada eman eta txartel gorria atera diotenean); eta ???epailea ez da batere fin ibili??? (jokoz kanpo izan eta ikusi ez duenean). Esamolde batek denetarako balio du.

Bakoitzaren hitz-jarioa eta diskurtsoa nola antolatu eta erabili azaltzen ziharduen Egaña, eta aurrekoa esan zigun. Aurreko ahapaldiko adibidean kazetariak hitz-jario ona izan arren, diskurtso pobrea izango du, ???fin ibili??? denetarako erabiltzen baitu. Baina badira diskurtsoan maisuak direnak: Canal + kateko kazetari Michael Robinson (???El día después??? saioan ezagun egin zen), adibidez. Robinsonek mende eta erdi egingo zituen Espainian, baina gaztelera traketsa dauka. Ez du ondo hitz egiten eta beraz, bere hitz jario eskasa da. Baina bere diskurtsoa egokia dela azaltzeko hurrengo adibidea aipatu zuen Egañak: ???Robinsonek nori eta non hitz egiten duen kontuan hartuta horrelako zerbait esango luke, ???Messi tiene más peligro que una piraña en un bidé??? edo ???Messi está más perdido que el alambre del pan-bimbo???. Duda barik, egokiago eta dibertigarriago bigarren adibidea. 

Indarkeria matxistaren biktima?

Denak denetarako balio omen du kazetaritzan. Topikoak erabiltzen dira, gaiak eta kasuak estandarizatu egiten dira. Normala, telebistan eta irratian 90 segundotan ez baitago ezer ondo laburtzerik eta ondorioz, ezer ondo ulertzerik. Telebistan asteazkenean esan zuten: ???indarkeria matxistak beste biktima bat eragin du; 76 urteko agure batek 82 urteko bere emaztea errifle batekin eraili du. Emakumeak Alzheimerra zeukan???. Kazetariak istorioari titularra jarri behar zion arineketan eta ederra topatu zuen: indarkeria matxista. Hilketa bat dagoenean, gizonak emakumea hiltzen duenean, indarkeria matxista izan da. Hitz jario ederra???

Asteazkenean telebistaren aurrean  geunden neskalaguna eta biok, eta berak ohartarazi ninduen: ???azkarregi esan dute indarkeria matxista dela; eta maite zuelako hil badu???? Eta halaxe izan zen. Albisteak telebistan eta irratietan ez, baina prentsan izan zuen jarraipena. Ostiralean jakin genuen Alexis eta Elak 76 eta 82 urte zituztela hurrenez hurren. Kubatik etorritakoak ziren eta zenbait hamarkada zeramatzaten Gasteizen. Emakumeak alzheimer latza pairatzen zuen eta Alexisek zama hori sufritzen zuen. Emakumearen sufrimendua, gizonaren sufrikarioa. Alexisek bere buruaz beste egiteko  erriflea atera zuen, gehiago ez sufritzeko. Eserita zegoela eta erriflea eskuan zuela, bere emazteak ustekabean harrapatu zuen eta erriflea kentzeko saiakera egin zuen. Alexisek katua sakatu zuen eta balak bera eta emaztea, biak harrapatu zituen.

Denak balio du denetarako.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados