Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Nairaren etorkizuna

Enpresen itxierak, langabezia gora, langabezia behera, soldaten jeitsiera, gizarte laguntzaren murrizketa, pobrezia eta boliviar neska gazte batek kontatutakoarekin kezkatuta esnatu naiz gaur goizean. Nongoa zaren esan nionean, “Cochabamba herrikoa naiz eta nire ama bihar bertan dator honantz”, kontatu zidan pozik eta era berean, hunkituta. Bost urte eta gero, berriro ere, elkarrekin egongo dira. Ene… zelako poza! Etxekoentzako bizitza hobe baten bila etortzekoa omen zen Nairaren ama gure herrira. 47 urteko emakume heldu-heldua, lau alaba gazteren ama da, sei iloba txikiren amona, eta gazte gaztetandik beti alboan izan duen gizon baten emazte eta laguna. Nairak utzitako familiaren argazkian ikusten dudanez, 60 urtetik gorako emakume bat dela ematen du. Aurpegia zimurraz beterik, azalaren kolorea beltzarana eta dituen begiak ikusi ditudan politenak.

Duela bost urtetik hona, hemen bizi den lagun boliviar honek, Nairak lan egiten duen tabernan lana lortuko ziola esan zionez geroztik, poz-pozik zeuden etxean. Diru horrekin hemen eta bere jaioterrian bizi den familia aurrera ateratzeko balio du. Niri, berriz, oso tristea iruditu zitzaidan. Izan ere, hilero diru pizka batzearren urtetan eraikitakoa milaka kilometroetara utzi behar izan du. Gustatuko litzaidake jakitea, hilean zenbait euro aurrezteko gai izango den eta zein baldintzetan ariko den lanean, zertaz biziko den gure herrian.

Egia esan, gero eta egoera zailagoa dago. Ezagunak eta ez hain ezagunak diren herritarrak metro karratu gutxi dituen alokairuzko etxe zahar batean pilatuta bizitzen dira. Hego-ameriketatik zein beste herrialdeetatik etorritakoak dira bizitza hobeago baten bila. Baina momentu honetan, gehienak langabezian daude. Lan barik eta gainera, hilerio gastu batzuei aurre egiten. Pisuaren alokairua ordaindu behar da eta gutxienez, 300 euroak behar dira. Argi indarraren fakturak, urarenak eta egunero jan egin behar da. Gutxienez plater bat egunean.

Eta nola esan emakume gazte hari, hemen bizi dugun langabezia arazo larria dela eta etxera euro gutxi batzuk bidali ahal izateko ezingo duela, erraz eta lasai bizi? Esan, zenbat jasoko du tabernan batean, platerrak eta edalontziak garbitzen? Mereziko al dio sakrifizioak? Azken finean han ezer gabe bizitzea posiblea da. Baina hemen… ezin da. Ez da lan erraza!

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados