Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Kontu Kontari

Esaten digute: sexua praktikatzea kaltegarria izan daiteke gure osasunarentzat, gure bihotzarentzat. Sexua praktikatzeak ondorio txarrak ekar ditzake? Ba… kasu batzuetan ematen du baietz. Beti pentsatu izan dut ona zela baina ez dakit… orain kontrako iritziak ere entzun dira.

Aurreko astean, komunikabideetan plazaratutako berri bat izan zen. Iturri batzuk aipatu zutenez, ikerketa baten ondorioz, kaleratutako datuak izan dira. Bihotzak jota hiltzeko arriskua dago. Egia da, noizbehinka praktikatzen bada eta kirola ere gutxitan egiten bada… agian eragina izan daiteke. Harvard Unibertsitatean egindako ikerketaren ondorioetako bat da.

Horrela esanda, nik behintzat ez dut sinisten baina beste datu batzuk azaltzen badira, agian egia izan daiteke. Eta zergatik? Kirol gutxi egiten bada eta daramagun bizimodua guztiz sedentarioa bada, egia esan esfortsu handia egiterakoan gure bihotza arriskuan jar dezakegu eta hanketako tendoiak ere bai. Ez daba kirolik egiten eta egunero zortzi ordu baino gehiago pasatzen badira eserita ordenagailuaren aurrean eta daramagun dieta oso koipetsua bada, arriskua egon daiteke. Hori esaten digute eta testuinguru horretan nik ere egia izan daitekeela pentsatzen dut. Baina aizue, zelako inportantea den, testuingurua aipatzea, ezta?

 
Ez dakit inkesta bat den edo bihotzeko gaixotasuna dutenen artean egindako ikerketa serio baten emaitza. Ikerketa bada, eta lehen sexu gutxi praktikatzen bazen hemendik aurrera, gutxiago praktikatuko da eta inkesta bat bada, berriz, ez du sinismen handirik.

Nik lerro hauetatik ‘Sin compromiso’ estreinaldia egunotan izan denez, filma ikustera joateko gonbitea egiten dut. Sinopsia oso normala da baina bertan kontatzen den istorioa polita da eta sexu saioak asko errepikatzen dira. Bi protagonistak gazteak dira eta harreman bat hasten saiatu ziren. Urteak pasatu dira, eta halako batean, elkartzen dira. Ohean amaitu eta primeran pasatuko dute. Pasio hutsa zena beste zerbait bihurtuko da. Ikusi ondoren, esaidazue, osasunarentzat kaltegarriak den ala ez!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados