Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Hemen ez da ezer gertatzen

Aste Santuko oporrak datoz eta gogora ekarri nahi dut, kontroladoreen lan arazoak eraginda iaz sorturiko haserrea. Hegaldi gehienek bertan behera uzteko mehatxua iragarri zutenean denek haserre. Aireportu batzuetan kontroladoreen kontrako ohiuak, zaratak eta kolperen bat ere ikusi genituen. Egoera zaila izan zen. Hori gogoratzen dut baina aurreko egunean, Estatu Espainoleko gobernuak onarturiko lan erreformaren ondorioz, langabetuek kobratzen zuten 420 euroak kenduko zizkietela eta pentsioaren legean ere izugarrizko murrizketak indarrean jarriko zituela ere, ez dut gogoratzen. Memoria falta ote da?

Bretaina Handian, Frantzian, Italian edota Grezian langileek eta gazteek kaleak hartzen dituzten bitartean, eskubide urraketaren kontra, hemen ez da ezer gertatzen.

Telebistako kateetan arratsaldeetan eskeintzen dituzten programetan azaltzen diren famatuen izenak ezagutzen dira. Abeslari edo kirolari famatuaren amorantea izateagatik ospe handia lortu duten neska mutil ospetsuak bihurtzen dira. Beraien izenak eta bitxikeria guztiak ezagutzen dira. Baita ere, futbolari ospetsuak, famatuak eta aberatsak direnen izenak, baina ez ordea, Saramago edo Chomsky bezalako pentsalarien izenak. Konpromezu handiko pentsalariak. Hauek ez dira ezagutzen baina Cristiano Ronaldoren bizitza ondo baino hobeto. 

Lotsagarria da, azken hamarkadako langabe kopururik handiena izatea Euskal Autonomi Erkidegoan. Urteko lehen hiruhilekoan langabezia igo eta okupazioa jeitsi egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak enpleguari  buruz argitaratu dituen azken datuek diotenez, 113.000 langabe daudela. Kopururik handiena da 2001. urteko hirugarren hiruhilekotik.

Lotsagarria da, langile batek 35 urte lan egin beharra, jubilazioa duin bat izateko eta diputatu batek 7 urtetan lan egin ondoren,  soldata osoa kobratzeko eskubidea izatea.

Lotsagarria da ere, Telefónica-ko presidenteak iragartzea kostuak gutxitu ahal izateko lantaldearen %20 botatzea nahi duela esatea. Guztira 1.700 pertsona inguruk egiten dute lan telefono konpainiaren Euskal herriko lantegietan, horietatik mila inguruk Bizkaian . 40 eta 55 urte inguru dituzte gehienek eta hauek ere langabezian egongo dira.

Lotsagarria da, Telefonica-k iazko emaitzak ematerakoan, 10.167 milioi euroko irabaziak izan zituela kontatzea telefono konpainiak , 2009an baino %30, 8 gehiago, Espainiako enpresa batek inoiz izandako handienak.

Lotsagarria da, PC Cityk hemen dituen bi saltokiak itxiko dituela esatea eta baita estatu espainian dituen beste 32 saltoki eta egoitza nagusia ere.

Zerrenda luzea idatzi dut eta luzeagoa idatz daiteke, baina berdin da, hemen ez da gertatzen. Ah! ondo ibili Aste Santuko oporretan.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados