Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Udak emandakoa

Uda sasoia amaitu da eta berriz ere, egunerokotasunari ekin behar zaio. Langileek lanera, ikasleek eskolara eta beste batzuk denbora zelan pasatu asmatu nahian. Uda amaitu da eta ene, zenbait kontu eman dizkigun! Guztiak tristeak.

Lanean aritu izanak ez dit inporta, eguraldi eskaxa egiteak ezta, baina lanerako bidaian irratian gauza bera entzuteak min egin dit. Egun batean bai eta bestean ere bai. Nik esango nuke, azkenengo urteetako udarik krudelena izan dela emakumeentzat. Bere kontra erabili den indarkeria izugarria izan da. Badakizue uda honetan zenbait emakume erahil dituzten? 

Ekainaren 16ean hemen bertan Durangon. Leiho batetik erori ostean hil egin zen 30 urteko emakume gaztea. Bere buruaz beste egin zuela zabaldu zen hasiera batean baina, ikerketa egiteko beste bide batzuk jarraitu ondoren, bikotekidea atxilotu egin zuten.

Uztailaren 3an Rosario Roman hil eta alaba zauritu egin zuen bikotekide ohiak Hernanin. Goizaldean, 05:30ean, gertatu zen, herri erdi-erdian: labanaz eraso zien gizonak ama-alabei. 55 urte zituen Romanek, eta hiru seme alabaren ama zen. Salatua zuen bikotekide ohia hirutan gutxienez, baina ez zioten babes neurririk jarri.

Abuztuaren 23a zen. Lanerako bidean irratia piztu nuenean eta  han titularra: Emakume bat hil du ustez senar ohiak labankadaz Bilbon. Badirudi, eztaibadan aritu zirela, eta andreari labanaz eraso ziola gizonak. Eraso zioten lekuan bertan hil zen andrea; 36 urte zituen, eta hiru ume. Ene, jainkoa!

Hurrengo egunean, hildakoaren senideek esandako guztiak jarri zituzten komunikabideetan. Gizonak urruntzeko agindua zeukala baina beti jarraitzen ziola atzetik . Orain sei bat hilabete banandu zen bikotea, andrearen hainbat hurbilekok jakinerazi zutenez. Hiru seme-alaba zituzten eta guztiak adingabeak.Gizonak jo egiten zuela eta emakumeak salaketa jarri zuela esan zuten haren bi senidek. Hildako emakumea etorkina zela eta babesik gabe zegoela ere esan zuten.

Donostiako Aste Nagusian, sexu eraso bat salatu zuen adingabe batek, bigarrena zen hamar egunean eta Bilboko Aste Nagusiko balantzea egiterakoan, dena primeran baina datu ilun bat azpimarratu zuten. Emakumeen kontrako sexu erasoen gorakada nabarmena.

Emakumeen kontra bortitza izan da aurtengo uda baina jende gutxi egon denez, ez dakit ohartarazi garen. Durangoko kaleak basamortuak bezala egon dira abuztuan. Jatetxeak, tabernak eta dendak itxita eta gutxi batzuk lanean. Esango nuke aurtengo uda bereziki krudela izan dela. Hain jende gutxi egon da herrian! 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados