Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Geldi geratu ala bizkortu?

Inoiz hausnartu duzu gauzak trabestu direnean hartu duzun jarreraz?  Ariketa ona izan daiteke okerrenean jartzea eta zulo beltzean zaudenean hartuko zenukeen bideaz pentsatzea. Esan ohi da laguna egoera latzenean agertzen dela. Kasu bera da indarrarena, hainbatetan ahulenean gaudenean agertzen delako.

Gaixotasun larriekin gertatzen da. Zoritxarrez, denok ezagutzen dugu halako gaixotasun ankerren bat jota dabilen bat. Makal, zuri, argal ikusten dugun arren, begi ninietako dirdira hor du inoiz baino biziago. Su gar indartsua piztu ohi da gorputz itzalietan.

Gauza bera jazo ohi da herriekin. Gogoan ditut oraindik 1983ko uholdeak, eta 80 hamarkada osoko langabeziak eta krisiak. Giharrak erakutsi eta burua altxatzea lortu genuen. Horiek denak igarota, denbora hobeak bizi izan ditugu. Argiak gara. Onera ohitu eta txarrak ahaztu.

Urak leporaino estutu gintuen orduan. Basatzan sartuta zaudenean ez duzu irtenbidea argi ikusten. Baina tira! Lortu egin zen. Baten bati entzun nion geroan, horiek garai latzak ondo etorri zirela, burua bizkorrago eta gogotsuago atera genuelako.

Zoritxarrez, lokatza hasi gaitu berriz inguratzen, lurrak oin azpian ari zaizkigu mugitzen; eta, konturatu ala ez, atzera bueltarik izango ez duen aldaketa ekarriko digu. Lurrak mugitzen direnean, ez dira sekula  lehengoratzen, ezta?

Lehengo egunean ‘La Vanguardia’ egunkari digitaleko bati irakurri nion krisia nagusitu dela igogailuetako elkarrizketetan. Goizeko hotzaz edo iluntzeko arrats gorriaz hitz egin beharrean, orain arte sekula entzun ez dugun arrisku primaz, langabezian geratu den lagunaz eta BEZ bedeinkatuaz hitz egiten dugula. Arazo horien aurrean, bost axola guri neguan kristolango beroa egiten badu, edo datorren udan hondartzara berokiarekin joan behar badugu.

Horrekin lotuta dago, atarian ditugun hauteskundeen aurrean botorik ez emateko borondatea erakutsi diotenen aurrean, apurtxo bat asaldatuta dabilkidan lagunaren jarrera. Konbentzituta  baitago –eta horretan iritzi berekoak gara- oraingo egoerak buelta behar duela, eta ezinbesteko dugula denok jarrera ekintzaileagoa, zirt ala zart egitekoa, ezer egin gabe geratu eta gauzak hobetu arte mugimendurik ez egitekoa baino.

Dena omen dago hankaz gora, inork ezin du ezer egin, politikari guztiak zur bereko ezpalak omen dira… Desilusioak jota omen daude eta geldirik geratzeko erabakia hartu omen dute. Beldur dira, zirkinik egiten badute, dagoen oreka apurra galduko dutela. Futbolari horren antzera dabiltza. “ Triste”.

Baina, kontuz! lurrikara momentuan geldirik geratzen bazara, zoruan zabaldutako arrakalak irentsi ahal zaitu eta ondoko horma zure buru gainean erortzeko arriskua duzu. Halako kasuetan gomendio nagusia izan ohi da ate orpoaren babesa bilatzea. Baina, zer gertatzen da aterik ez badugu edo toki horretan bertan lurra zabaltzen bazaigu? Orduan ere egongo da zerbait erabaki beharra. Derrigorrezkoa, onik irten nahi badugu.

Geldi geratzea bezala, botorik ez ematea izan daiteke errazena. Ez da ezer pentsatu behar, ardura inoren lepoan jarri eta gauzak txarto badoaz  “ni ez naiz izan” esan eta listo.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados