Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Quarterbackak, animatzaileak eta frikiak

Estatu Batuetako telesaietan ikasi dogun gauza da: institutuetan eta gazteak garen bitartean lau pertsona mota izateko aukera dogu. Rugby taldeko kapitaina (edo bere ingurukoa), animatzailea (nesken elitea. Ulertezina bada ere) eta frikia.

Baztertuen hirugarren talde honetan jende mota asko sartzen da: ikasketetan onak (etorkizun ederra dauka esfortzua, jakintza eta adimena zigortu egiten dauan gizarteak), janzkera kontuetan “out” dauzenak (diru arazoak, gustu txarra edo tribu batekoa izatea ez da bereizten), ustezko gay eta lesbianak (izan edo ez, errespetua merezi dabenak), eta bihotz onekoak (zoritxarrekoak institutuan baztertuekin solidarizatu egiten direnak!). Laugarren taldekoak dira Ikusezinak: gehiengoa, normalak, quarterback eta animatzaileen jarraitzaileak, beti bigarren lerroan dagozanak, zuhurrak,  frikien taldean noizbait egongo ote diran beldurrarekin bizi direnak.

Eta batzuk kontrakoa pentsatzen badabe ere, gu Estatu Batuetako mundu berdinean bizi gara. Zornotzan adibidez, Quarterbackak Amorebietako futbolariak dira. Danak herriko “matxito”enaren saria irabazteko lasterketa baten murgilduta: ondo orraztuta egon behar dira, markako arropakaz, neskalagun ederragaz, edo larunbat bakoitzean neska bategaz. Muskuluak behar dabez, batez ere burutik behera, eta eskolan irakasleekaz arazoren bat izatea ondo dago ere.  Lokal zikin bat badaukagu eta nonoz frikiren bat umiliatzen badogu tronisten erregea izateko papeleta asko izango doguz! … Futbolean ona izatea ere bere garrantzitsua da… entrenatzailearentzat behintzat. (Futbolariak dira bai. Ez dira igeriketan dabilzanak, ez esku pilotakoak, ezta atletismokoak ere)

Egia da hemen pon pon eta minigonadun animatzailerik ez dagoela, baina nesken elitea oso antzekoa da. Mutilen kasuan bezala, gorputz onekoak izan behar dira, arropa garestiekin, ondo orraztuta beti, eta batez ere, eta garrantzitsuena futbolari baten neskalagunak izan behar dira. Hau da, neskak gora egiten dabe institutuko maila sozial berezi hauetan  nobioaren arabera, dirudienez gizonik gabe ez dira ezer, erdi aroan  bezala baina silikonarekin. Elite bat badira ere ezin dot hauek inbidiatu, beti guapak euren herriko mutil leloen txiste txarrakaz barre faltsuak botatzeko. Lan bat da hau, baina monarkiak ez dau emoten hainbeste printzesarako.

Dena den, gehien sufritzen dabenak ez dira aurrekoak. Egunero beldurra, lotsa eta tristura bizi behar dabenak gure baztertuak dira, gure frikiak. Defendatu beharko gendukez egunero erakunde publikoetatik, eta ikastetxeetatik. Izan ere, Estatu Batuetako institutuetan bezala, gu dinamika horretan sartu gara gero eta gehiago, eta normala iruditzen jaku normala ez dana. Gure baztertuak babestu behar doguz, eta  gure klaseetako eta koadriletako liderrak, quarterbackak eta animatzaileak, zigortu beharrezkoa denean. Bakarrik ahulen alde egiten bidezko gizarte bat eraikiko dugu eta.

Holako frikiak dagoz institutu guztietan:

Ikasle onak: Eurek badakie gorroto dabezala euren adimenagatik eta etorkizunean eurak aukera gehiago izango dabezalako unibertsitatera heltzen direnean. Hala ere sufritzen dabe, dentistarenera joaten garenean sufritzen dogun bezala (badakigu osatzeko gauzela hor baina …) Hauek izango dira etorkizuneko lehendakari, enpresari ospetsuak, ekonomista, idazle … Gero baten batek esateko bazkari baten: “Ese era el tonto de clase, todos nos reiamos de él, y mira a dónde ha llegado”…

Janzkera kontuetan “out” dagozanak: Mota desberdinekoak dagoz hemen eta gehienetan konponbidea dago, bai gure gustu berdina daben pertsonak ezagutuko doguzalako etorkizunean (unibertsitatean batez ere, interneten bidez… zure moduko pertsona asko dagoz, ez dabe ez saltzeko arroparik egiten!), bai norbaitek gure gustua aldatuko daualako (neska horregatik prakak zulo barik eroango dozuz, baina merezi dau irabazitakoa). Diseinatzaile famatua bihurtzea oso gutxiren eskuetan dago.

Ustezko gay eta lesbiana: Gizartearen %10a gutxi gora behera gay eta lesbiana dela esaten dabe, beraz kurtso bakoitzean holako pertsona bat dagoelakoan, askotan atzamarragaz erabakitzen da nor dan klaseko gay edo lesbiana ofiziala. Sandro Rey bezala erratzen garenean, argi dago graziarik ez dauala kontuak: Pentsatu 43 kilo pisatzen dozula eta zure klasekoak “gordo” deitzen zaituela. Baina batzutan asmatzen dogu eta sufrimendua gogorragoa da. Ezin dot ulertu nola 2013. urtean sexu berdineko pertsonen arteko ezkontzak onartzen dauazan herrialde baten, 11 urteko gazteak gay edo lesbiana izatea umiliatzeko gauza bat bezala ikusten daben. Batez ere, komunikabideak orokorrean errespeturako joera dabelako, politikoak ere, erakundeak eta propaganda ofiziala. Beraz, etxeetan irakasten dan gauza bat izan behar delakoan nago eta horregatik homofoboen seme alabak homofoboak izan ez daitezan zeozer egin beharko dogu.

Beltzak: Egia da gure eskola eta kaleetan beltzak orokorrean ez dabela arazorik izaten beltzak izateagatik, baina gurean arrazismoa eta xenofobia ere badagoz. Kasu honetan ere, etxean eta kalean entzundako klitxeak errepikatzen dira gazteen artean: errumaniar, ijito, musulmana … extremeño ere! Eta euskaldun peto-petoak, lau abizen euskaldunegaz, euskaraz perfektu mintzatzen direnak, baserritik eskolara joateko bajatzen direnak, esku pilotako arautegia menperatzen dabenak baina Chicote nor den ez dakitenak La Sexta mendira heltzen ez dalako; baina manifestaldi egokietara ez doazenak edo pentsamendu zuzenena ez dabezanak, dira kasu honetan baztertuak. Hemen, guay izateko, inork ez badau esaten ere, askatasuna ahoan, pegatina eta kamisetatan eroan behar dalako, baina ez da derrigorrezkoa praktikara eroatea.

Bihotz onekoak: Honek dira gehien gustatzen jatazanak. Honek institutua betirako luzatzen dabe, ONG eta elkarte desberdinekin lan egiten hasten dira institutuan eta lehengo matrimonioetan bezala betirako izaten da harreman hori. Hippie hauek aukeratu dabe institutuko euren bizitza, eta baita etorkizunekoa ere. Horregatik harritzen nabe, quarterbacka edo animatzailea edo inok ikusten ez dauan hori izateko aukera izan dabelako, baina baztertuen artean egotea aukeratu dabe. Erabaki ausarta eta betirako izaten dana.

Argi daukat, esperantzarako arrazoiak badagoz. Baina ez dagoz quarterbacketan. Ez dagoz animatzaileetan. Ez dagoz ikusezinetan, bigarren lerroan bulto egiteko dagozanetan. Ikasle on, bihotz onekoak, solidario eta ausarten artean dagoz. Hala ere kontuz, munduan homosexual txarrak badauz, eta musulman, ijito, judu, extremeño guztiak ez dira auzokide jatorrak, batzuk baserritik bajatzen diranean ogiaren prezioak gora egiten dau, eta noiz behinka quarterback jator batek  edo animatzaile jakintsu batek mundua apur bat hobetzen dau ere.

Técnico de la Oficina de Información Juvenil de Amorebieta.

Artículos: 13
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Sapuherritik

    Hurrengo baterako jakin deizun, rugbyan ez daude quarterbackik, hori futbol amerikanoan da. Rugby-an beste kirolari mota daude.

    Deja una Respuesta
  2. Sara

    Ziur nengoen gure gazteok esku onetan dagozala baina, zure artikulu hau irakurrita, zalantza zipriztinik ez dekot. Thanks David.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados