Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Brujas, embruja

Brujas, embruja

BRUJASen xarma eta edertasunaren entzuteak erakarrita Belgikako hiri hartara osteratxo bat egin dugu aurtengo udan. ???Brujas, embruja??? esaten dute eta, zalantza barik, hiriak badu liluratzeko edo sorgintzekorik, baina haren izenak ez dauka sorginekin inolako zerikusirik.
 
Noruegiera zaharretik datorkio “Bryggia” (zubiak, kaiak) izena Brujasi. Aipagarria da flandesera/nederlanderaz  «Brug» berbak  «puente» esanahia duela. Horrela bada hiri honek ???brug??? izena pluralez hartzen du bertan dauden zubi ugariak direla eta. Lizundiaren esanetan Zubieta izango litzateke Brujasen euskarazko izena.

117.0000 biztanle ditu Brujas gaur egun hiri honek. 2000. urtean Gizartearen Ondare izendatu zuen Unescok haren Alde Zaharra, bertan aurkitzen diren Erdi Aroko neogotiko tankerako hainbat eraikinen edertasuna dela eta. Bestalde, dituen zubi ugariengatik Iparraldeko Venezia ere esaten zaio. 2002 Europako Kultura Hiriburu izendatu zuten Salamancarekin batera.
 
Galtzada-harrizko kaleetan; denda, gozotegi, merkatu-txiki, zein zaldi-kotxeak aurki daitezke, hiriari erromantiko kutsua gehitzen dioten osagaiak alegia. gozoki dastatzeko eta erosketa aukera dago. Egia esan, badago zer ikusia eta ikasia Brujasen; eraikin, museo, zubi, txokolate, patata eta enparauez gain zarama bilketari buruzko azalpena ere eman zigun gidak. Arretaz jarraitu genituen azalpenaren nondik norakoak gurean hainbeste hauts eta plastiko beltz harrotu dituen gaia baita.
 
Urtean 3 milioi turistatik gora jasotzen dituen hirian atez ateko zarama bilketa zuzenean ikusteko aukera izan genuen. Arratsaldeko 6ak aldera erosketa kale nagusian ginen. Dendak ixteko ordua zen. Dendariak euren kartoi eta paperak ateratzen hasi ziren. Pilo galanta itxi zuten askok euren denda aurreetan, espaloian bertan, inongo zintzilikario barik.

Turistak hara hona zebiltzan kalea kartoiz eta plastikoz poltsez bete zen. Kartoia eta plastikoa biltzeko eguna zen. Adi geratu ginen kaleak hartu zuen itxurari so. Handik laster hasi ziren kamioak kaleetako zaramak biltzen. Ordu bete eta erdi inguru igarota kaleak lehengo itxura hartu zuen.

Hango herritar eta dendariek kartoiak, paperak eta inguruak kalera ateratzeko modua, hau da, tolestuta eta txukun, guk egiten dugunetik urrun dago, halere, 117.000 biztanleko turista hiri baten atez atekoa posible bada, gureak zergatik ez? Zergatik ez proba egin behintzat? Horixe izan zen nire gogoeta eta pentsamendua eta harrezkero ezin dut burutik kendu.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri

durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Marisa

    Eskerrik asko Jose Luis. Beti dago zugandik zer ikasi.

    Deja una Respuesta
  2. Marisa

    Eskerrik asko Jose Luis. Beti dago zugandik zer ikasi.

    Deja una Respuesta
  3. Lizundia

    Egia esan “Zubieta” Brujasen euskal itzulpena da, ez, zehazki, izena.
    Zoritxarrez ez dut aurkitu Flandriako hiri eder horren euskal exonimorik, nahiz eta gurekin, bereziki bizkaitorrekin harreman ugari izan historian zehar.
    Behin izan naiz Brujasen, hil berri den Jean euskaltzainburu ohiarekin (badakizu bigarrenez proposatu niola Jon I.i Gerediagaren “Argizaiola” ematea, aurten baiezkoa eman zidan, baina tartean hil da) eta H. Knörrekin (hau ere proposatu nuen eta urte berean hil zen) eta hiruok joan ginen “Biskayers Plaatz” (Bizkaitarren Plaza) ikustera, zeinen egon baitzen XIV mendetik Bizkaiko Kontsulatua.

    Deja una Respuesta
  4. Lizundia

  5. pilar

    Oso interesgarria! Ez nekien izenaren esanahia eta atez ateko bilketaren aldekoa naiz!

    Deja una Respuesta
  6. pilar

    Oso interesgarria! Ez nekien izenaren esanahia eta atez ateko bilketaren aldekoa naiz!

    Deja una Respuesta
  7. Marisa

    Arrazoi osoa duzu Txirringan. Aipagarria benetan bizikletaren kultura be. Eskerrik asko zure ekarpenagatik

    Deja una Respuesta
  8. Marisa

    Arrazoi osoa duzu Txirringan. Aipagarria benetan bizikletaren kultura be. Eskerrik asko zure ekarpenagatik

    Deja una Respuesta
  9. Txirringan

    Ez ahaztu bizikletaren kultura. Bai abenduan bai abuztuan jendea goizetik ibiltzen da bizikleta gainean hirian. Ikusi eta ikasi.

    Deja una Respuesta
  10. Txirringan

    Ez ahaztu bizikletaren kultura. Bai abenduan bai abuztuan jendea goizetik ibiltzen da bizikleta gainean hirian. Ikusi eta ikasi.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados