Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Japongo garbitasun eredua

Japongo garbitasun eredua

Eredua dela diote Japon garbitasun arloan eta eskolatik hasten omen dira garbitasuna zer den ikasten eta lantzen.

BBCko informazio iturrien arabera, Japongo ikastetxe gehienetan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek; eskola eskobatu, trapau pasatu, merienda zerbitzatu eta komunak garbitu ere egiten dituzte, o-soji deitzen diote lan honi.

Eskolan ikasleek materiak ikasteaz gain, ondare publikoa zaintzen ikasten dute eta herritar arduratsuagoak izaten. Eta antza denez, adostasun eta normaltasun osoz egiten dute zeregin hau, betidanik horrela egin dutelako eta barneratuta bezain onartuta dutelako.

Japoniar eskoletan ez dago kafetegirik ez jantokirik, ikasleek gelan bertan jaten dute, eta heurek antolatzen dute dena eta ikaskideei zerbitzatzen. Merienda ostean berriz, eskola garbitzen dute. Horretarako ikasleak taldeka antolatzen dira, irakasleek koordinatutako txandakako sistemaren bidez, jatorduan erabilitako tresnak, egongelak, pasilloak, eskailerak eta komunak garbitzen dituzte.

Aipatutakoak ez du esan nahi Japonen eskoletako garbitasunaz arduratzen den profesionalik ez dagoenik, egon badaude eta yomushuji izenaz ezagutzen dira, heuren zeregina umeek egin ezin dutena burutzea izaten da.

Tradiziotzat dute Japonen garbiketa, onartuta dago bai irakasleen aldetik bai ikasleenetik, bai herritar oreren aldetik, “erantzukizun bat jasotzen dugu eta horrek zoriontsu egiten gaitu” diote eskoletan. Hango adituek diotenez ohitura honek “zikin dagoena garbitzearen garrantzia ulertzen laguntzen diete umeei”.

Brasilgo Mundu Kopan brasildarrak harritu egin zituzten japoniar jarraitzaileek jokoetako gradak argi eta garbi utzi zituztenean. Gauza bera gertatzen da Japongo kale eta hirietan, famatuak baitira bertako garbitasunagatik. Txikitatik ikasten baitute ondare publikoa jagoten eta hurrengorik hurrengora irakasten ahalegintzen dira.

Ez dakit gurean sistema honek arrakasta handirik izango lukeen baina pentsatzeko moduko gaia da. Gure herrietako kale, jolastoki, tabernetako barra inguru zein jai osteetan ikusten dena ikusita, zerbait pentsatu beharra dagoela iruditzen zait. Japoniako eredutik zerbait kopia dezakegu, agian. Parekidetasuna lantzeko ere ariketa ona izan daiteke.

Egia esan, Japongoen antzera, txikitako auzo-eskola denon artean garbitzen genuen eta noizik behin gure mahaiak, lixa eta guzti tinta hondarrak kentzeko. Horrez gain eskola inguruan geneukan lorategitxoa ere jagoten genuen irakasleak gidatuta. Akordu ona daukat.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Marisa

    Arantza eta Carmen eskerrik asko zuen ekarpenengatik. Ea gai honetan erantzukizuna dutenek gogoeta egiten duten. Betiko moduan “esperantzari leiho bat” zabalduko diogu.
    Besarkada bana.

    Deja una Respuesta
  2. Marisa

    Arantza eta Carmen eskerrik asko zuen ekarpenengatik. Ea gai honetan erantzukizuna dutenek gogoeta egiten duten. Betiko moduan “esperantzari leiho bat” zabalduko diogu.
    Besarkada bana.

    Deja una Respuesta
  3. ARANTZA

    “Escuelas de barriada” zeritzonetan gurea izaten zen eskola txukun mantentzeko ardura. Horregaitik saiatzen ginen ahal zen eta gutxien liotzen.
    Eta auzolanak Berriz ,inguruan behintzat, duela gutxirarte mantendu dira.

    Deja una Respuesta
  4. ARANTZA

    “Escuelas de barriada” zeritzonetan gurea izaten zen eskola txukun mantentzeko ardura. Horregaitik saiatzen ginen ahal zen eta gutxien liotzen.
    Eta auzolanak Berriz ,inguruan behintzat, duela gutxirarte mantendu dira.

    Deja una Respuesta
  5. CARMEN

    Hala da bai, guk ere txikitan noizbehinka gela txukuntzen genuen eta jangela ere bai; gogoratzen dut gure artean banatzen genituela lanak, eta egia esan, ordutik, kaleko eta taberneetako zikinkeria oso deigarria egin zait. Gauza asko ohitura eta kultura kontua dira, eta eman duzun adibidea jarraituz gero asko irabaziko genuke.

    Deja una Respuesta
  6. CARMEN

    Hala da bai, guk ere txikitan noizbehinka gela txukuntzen genuen eta jangela ere bai; gogoratzen dut gure artean banatzen genituela lanak, eta egia esan, ordutik, kaleko eta taberneetako zikinkeria oso deigarria egin zait. Gauza asko ohitura eta kultura kontua dira, eta eman duzun adibidea jarraituz gero asko irabaziko genuke.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados