Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Adiskide eta maisu bikaina

Uztailaren 14a, eguena, agur esan digu Otxandioko adiskide eta maisuak. Asteko egunik aproposena aukeratu du antza gure Bittor-ek. Izan be horrela utzi deusku idatzia ???EUSKERA erro eta gara??? bere liburuan ???Eguena jai eguna izan da euskaldunen artean; jainkoa gurtzeko eguna, beraz, astebete osoko egunik garrantzitsuena eta garaiena???.

Asteko eguneri buruzko, EGUri buruzko berbaldi batean ezagutu nuen Bittor. Berrogei bat urte igaroko ziren orduko hartatik baina gaur balitz lez akordetan naz bere berbei zerien indarraz. Jakinminez beteta entzuleok eta, erakusteko gogoz Otxandioko maisua.

Berbaldi haren ostean,  Durangoko alfabetatze-euskalduntzen kanpainetan genbiltzanok Olentzarori buruzkoak be entzun eta ikasi genduzen berarengandik. Sasoi hartan motor aproposa zan guretzat otxandiarra.

Militantzian hurbilagotik ezagutu nuen Bittor, militantzia politikoan. Alderdikideak izan ginen HASIn. Otxandioko bilera bat eta Urberuagako kongresuko bere gogoetak eta aholkuak daudakaz akorduan batez be. Haren zintzotasuna, argitasuna, euskaltzaletasuna. ???abertzaleok ez gara ezer euskera barik??? entzun neutzon behin baino gehiagotan.

Kongresua galdu genuen baina ???Euskera erro eta gara??? liburua argitaratu zuen urte hartako, 1978ko urrian. Euskararen jatorriaz egin den liburu garrantzitsua. Bere dedikatoria eta sinadura mardulaz atonduriko liburua altxortzat daukagu eta Bitorren adiskidantzaren lekuko.

Bere herrikide Aldairen eta haren emazte Isabelen omenez antolatutako ipuin laburren lehiaketan be hartu zuen parte, baita aipamen berezia lortu be bere ipuinak,  Kintana, Kruwig, Mendiguren, eta Onaindiarenarekin batera.

Orain dala zenbait urte Kriskitin dantza taldeak antolatutako Ezteguan protagonista izan zen Bittor. Omenaldi lez Bittorri euskaldun makila oparitu eutsien Kriskitinekoek eta egun ederra igaro eban Tabirako landan. Otxandiora bidean pozarren : ???hainbeste gazte euskaraz berbetan entzuteak emon deusten  pozak ez dauka preziorik???.

Urteroko euskal liburu eta disko azokan hainbat kontu esan geuntsezan alkarri. Arangio izan zen Bitorrekin erabiliko azken gaia, hobeto esanda haren azken ikasgaia. ???mendi gain izenetan agertzen zaigun ARA gogoragarria da??? zioen maisuak. ???Ikusten dozu ARANGIO? Mendi sakratua da???

Agur Bittor, eskerrik asko erakutsitako guztiagatik,  emakumeak ulertzeko eta estimatzeko zure estilo bereziagatik, batez be euskara lantzen, sakontzen eta maitatzen irakasteagatik. Benetan diotsut, ERRO ETA GARA zure liburuko ondorengo berbok gogoan izango dodaz: .

Eskuera, euskara
uskara ta eskuara
dana gauza bera
horixe dugu euskera

Izenak ezberdin
baina muina du bat
eutsi daigun gordin
ta landu erabat

 

Marisa Barrena

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados