Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Langabetuen inguruko dinamika bat bultzatzeko batzarra

Hiru urte hauetan zehar, ustez krisitik ateratzeko egin diren lege aldaketa eta hartutako neurri gogorren ondoren, gure inguruan bizi dugun errealitatea are eta okerragoa eta larriagoa da. Madril, Gasteiz eta Iruñeko gobernuek politika sozial eta ekonomikoa kapitalaren mesedetan jarri dute eta herritar eta langileak, eskubiderik gabe, produkzioaren eta etekin ekonomikoen mesedetan jarri gaituzte.

Langabezia, prekarietatea, lana bilatzeko ezintasuna??? eguneroko ogi bihurtu dute eta beste behin ere, egoera honetan, kolektibo zaurgarrienak dira egoera prekarioena bizi dutenak (gazteak, emakumezkoak, pentsiodunak, etorkinak, desgaitasuna duten pertsonak eta ama bakarreko etxeak).

Durangaldeari dagokionez, krisiak ere gogorki kolpatu egin du, langabeziaren datuek horrela erakusten dute. Sei urtean langabezi tasa hirukoiztu egin da. 2006an 1.292 langabetu zenbatzen ziren eta 2012ko urtarrilean, langabetu kopurua 3.612koa da.

 

Langabeziaren dinamika sortzea

Ikusi ahal duzuenez Etorkizuna oso gordin marrazten zaigu. Guzti honengatik LAB sindikatutik langabetuen inguruko dinamika bat bultzatu egin nahi da arazo honi aurre egiteko asmoarekin.

Dinamika honen partaide izateko, gaur egun langabezi egoeran aurkitzen den afiliatuekin kontatu nahi dugu, baina baita ere momentu batean egon den jendearekin edota egoerarekin arduratuta dauden langileekin eta zerbait aportatu nahi dutenekin, Martxoaren 15ean burutuko dugun Durangaldeko afiliatuen eta  langabetuen  bilerara gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Asanblada honetan, dinamika honen zergatia, zertarako, plangintza,??? jorratzeko asmoa dugu eta Durangaldean, langabeziaren inguruko dinamika bat sortzeko asmoa dugu. Asanblada hau arratsaldeko 5etan burutuko da Durangoko Pinondo Etxean.

Garrantziskoa iruditzen zaigu zure presentzia asanblada honetan, horretarako zure presentzia baieztatzeko eta aurretik etorriko zaren jakiteko eta galderak edota iradokizunak helarazteko helbide elektroniko bat jarri dugu  martxan: lablangabetuakdurango@gmail.com edo bestela egoitzara deitu ahal duzue 94 681 85 09.

Beste gabe, bertan ikusiko garen esperoan agurtzen gara

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Artículos Relacionados