Banner en desktop Banner en moviles
Iurretako Udala
San Agustin Kultur Gunea Durango
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ezjakintasuna ausardiaren ama

Euskal Herriko Berdintasunerako Teknikariek kezka handiz bizi dugu Elorrion gertatzen ari dena. Elorriotik hainbat Berdintasunerako Teknikari pasatu dira. Duela urte gutxi arte lanpostua azpi kontratatua egon da eta lan baldintza eskasak zirela eta langile askok utzi egin zuten lana. Egonkortasun gabezi hau oztopo bat izan da jarduera profesionala behar bezala aurrera eramateko eta behar bezalako zerbitzua eskaintzeko.

Hala ere, bertan izan diren teknikariek aurrerapausoak eman dituzte; indarkeria jasaten duten emakumeen arreta hobetzeko koordinazio protokoloa bultzatu dute, emakumeen boteretze prozesua sendotzeko emakumeen eskola martxan jarri dute, herriko ikastetxeekin lan egin dute, udaletxe barruan genero ikuspegia txertatzeko pausuak eman dituzte, etab. Maila politikoan ere azken urteotan konpromiso maila handiagotu da, honen adierazle delarik Elorriok Europako Berdintasunerako Gutuna sinatu izana.

Orain, aldiz, krisiaren aitzakiarekin, edo batek daki zergatik, agian berdintasuna bultzatzearen beharra inoiz sumatu ez dutelako, bat batean, Elorrion dauden agintariak Berdintasun Teknikari lanpostua kendu eta mankomunitatera eraman nahi dute. Gure ustez, honek itzelezko atzerapauso bat suposatuko luke.

Berdintasuna bultzatzea ez da luxu bat krisi garaian, alderantziz, krisitik irteteko inbertsio bat da. Udalek ulertu behar dute teknikariek egiten dugun lana eraldaketa soziala bultzatzen duela, eta krisi garaian eraldaketa horretan emakumeon parte hartzea bermatzea eta emakumeon beharrizanak, nahiak eta interesak kontutan izatea ezin bestekoa da.

Berdintasuna bultzatzea justizia sozial kontua da eta baita eraginkortasun ekonomikoaren adierazle.

Mankomunitate mailako teknikari batek inoiz ezingo du Elorrio bezalako herri batek behar dituen zerbitzuak eskaini. Udala da berdintasuna gauzatu ahal izateko gune aproposena, herritik gertuen dagoen erakundea baita, herritarrentzako erreferentea.

Elorrion dauden agintarien jarrera honek adierazten digu ez dutela emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko beharra ikusten, agian berdintasunera heldu garela uste dute edo ohituraz gertatu den lez ???emakumeen kontuak??? bigarren mailako kontuak direla uste dute.

Gogoratu nahi diegu mundu guztiko talde feminista eta emakumeri esker lortu ditugula gaur egun ???normaltzat??? hartzen ditugun eskubideak konkistatzea. Hauen esfortzu barik gaur egun Elorriok ez luke Alkatetzan emakume bat izango, ezta Berdintasunerako Teknikari bat ere ez.

Oraindik emakume eta gizonen egora parekidea izan daiten lan asko dugu eta krisi garai hau aukera paregabea da gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eraikitzeko. Berdintasunerako Teknikari barik kostata egingo du aurrera Elorriok. Hau horrela izanik, gure buruari galdetzen diogu ???Nola da posible berdintasun teknikari lanpostua kentzea???? Bururatzen zaigun erantzun bakarra hau da, gazteleraz esaten den lez ???Ezjakintasuna ausardiaren ama da???.

 

EUSKAL HERRIKO BERDINTASUN AGENTEEN ELKARTE PROFESIONALA

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados