Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Sarrera guztiak saldu dituzte larunbateko 40 Minutu Rock jaialdirako

Sarrera guztiak saldu dituzte larunbateko 40 Minutu Rock jaialdirako

Durangoko Landako Gunea leporaino beteko da datorren larunbatean 40 Minutu Rock jaialdiarekin, dagoeneko salmentara ateratako sarrera guztiak agortu baitira eta ez da sarrerarik salduko kontzertuak izango diren egunean.

Ekimena goizeko 10.30ean hasiko da lehenengo kontzertuekin eta etengabe jarraituko du goizaldeko 2.30erarte. Talde baten eta bestearen arteko tarteak, musika jartzaileen saioekin beteko dira.

40 Minutu Rock jaialdian egongo diren taldeek ordu eta laurden inguruko ekitaldiak eskainiko dituzte. Ekimenaren izena berriz, Estatu espainiarreko kartzeletan preso daudenei bisitaldiak irauten dituen 40 minutuetatik dator.

Antolatzaileek musika zaletu gehienen gustuak betetzen ahalegindu dira eta horretarako pop, rock eta bestelako doinuak lantzen dituzten hamabi talde igoko dira agertokira. KOP katalanek metala, hardcore eta punk doinuak uztartuko dituzte eta Hesian eta Vendetta talde nafarren punk rock, hardcore edo ska doinuekin osatutako saioak ere iragartzen dira.

Hiru musika talde gerturatuko dira Lekeitiotik Landako Gunera. McOnak-en folk-rock errebeldean oinarritutako doinuez gain, Iñigito ezaguna taldekide duten Txapelpunk eta Etsaiak ere 40 Minutu Rock jaialdian izango dira.

Pixontxis

Elorrioko Pixontxis-en punk-rock musika; Eñaut Elorrieta buru duen Ken Zazpi taldearen doinuak eta euskal folka, rocka eta erritmo dantzagarriak egin egiten duen Garilak 26k osatuko dute talde bizkaitarren zerrenda.

Soziedad Alkoholikako gasteiztarrek hardcore, trash-metal, punk doinuak eta letra esanguratsuekin osatutako errepertorioa eskainiko dute eta Arabatik gerturatuko den En Tol Sarmientok (ETS) ska eta punk erritmoak gerturatuko ditu. Reggae, rock eta ska doinuak joko ditu ere Ze esatek! talde gipuzkoarrak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados