Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Iurretako EH Bilduk herriko kirol instalazioen erabilera arautzeko ordenantza eskatu dio Udalari

Iurretako EH Bilduk herriko kirol instalazioen erabilera arautzeko ordenantza eskatu dio Udalari

Iurretako EH Bilduk herriko kirol instalazioen kudeaketaren aurrean Udalak erakutsitako “izugarrizko utzikeria” dela eta, behar beharrezkoa ikusten du “herriko kirol instalazio guztien erabilera arautuko duen ordenantza bat” gauzatzea. Gainera, Udal Gobernuari aholkatzen dio ez dadila erori “partxe bat egiteko tentaldian” eta arazoari errotik heltzea eta konpontzea eskatzen dio.

Ezker abertzaleko taldeak kaleratutako ohar baten zabaldu duenez, “ez gaitu sorpresaz harrapatu Larrakozelai futbol zelaiaren harira herriko kirol talde biren artean sortu den liskarra”, adierazten da.

Talde honek “kirol instalazioen erabilerari buruzko datuak eskatu” zizkion Udal Gobernuari eta, hainbat aldiz galdetu ondoren, “sorpresa jaso genuen herriko kirol instalazioen erabilera arautzeko inolako ordenantzarik (ez eta idatzizko hitzarmenik ere) ez zegoela esan zigutenean”.

EH Bildutik onartu egiten dute Iurreta herri txikia dela baina “gure txikitasunean hainbat kirol instalazio ditugu: Olaburu Pilotalekua, Larrakozelai futbol zelaia, eta Juan Orobiogoitia ikastetxearena den arren Iurretako udalak kudeatzen duen kiroldegia”.

Ekipamendu horietan “herriko kirol klubek egiten duten lana errazteko eta babesteko” beharrezko dela uste dute instalazio guztien erabilera arautzea. Horretarako, “erabiltzaile ohikoenak diren kluben adostasuna bilatzeko bideak ireki beharko lituzke udalak”.

Talde honen arabera instalazio guztiak “erabilgarri egon behar dira, lehenik, herriko kirol elkarte guztientzat, eta ondoren gainontzeko herritar guztiontzat”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados