Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Peio Azkarate eta Txaber Altube lehiatuko dira asteburuan Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Ondarroan jokatuko da Udabarriko faseko laugarren saioa.
Ondarroan jokatuko da Udabarriko faseko laugarren saioa.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko lehenengo bi jardunaldiak Berrizen eta Bermeon jokatu ondoren, Erandion eta Ondarroan jokatuko dira asteburu honetan hirugarren eta laugarren saioak. Azken honetan, eskualdeko bi ordezkari izango dira,  Peio Azkarate durangarra eta Txaber Altube abadiñarra hain zuzen.

Azkarate eta Altuberen partaidetza izango duen saioa domekan, hilak 24an, arratsaldeko 17.30ean hasiko da Ondarroako Beikozini Antzokian. Durangarra eta abadiñarrarekin batera Hego Uribeko Iker Garitagoitia, Arratiako Iñaki Iturriotz, Busturialdeko  Mikel Retolaza eta Lea-Artibaiko Nerea Ibarzabal arituko dira.

Saio horretako gaiak ematen Zihara Enbeita izango da eta epaimahaiko kideak, Durangaldeko Jon Jaio eta Miriam Juaristirekin batera Mirari Azula izango da. Idazkari lanetan berriz, Itziar Basterretxea ariko da.

Egun bat lehenago, zapatuan hilak 23, Erandion jokatuko da asteburuko beste saioa eta bertan ez da Durangaldeko ordezkaririk izango. Ekitaldia arratsaldeko 17.30ean hasiko da Astrabuduako Josu Murueta Kultur Etxean eta saioko partaideak Aitor Esteban, Arrate Illaro, Bikain Urkiri, Gurutz Uruburu, Illart Gumuzio eta Paule Ixiar Loizaga izango dira.

Saio horretako gaiak ematen Amaia Ugalde elorriarra izango da eta epaimahaiko kideak eta idazkaria hurrengo egunean Ondarroan izango diren berberak izango dira.

Lan berdina

Udabarriko Faseko gainontzeko saioetan bezala, ekitaldi guztietako bertsolariek lan berdina egin behar dute. Egin beharrekoa zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertsorekin hasten da eta jarraian, zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso eta lauko handian ofiziotan launa kopla eskainiko behar dituzte. Amaitzeko, bakarkako lana egin beharko dute eta gai bati buruzko bertso bi abestuko dituzte, doinu eta neurri librean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko hurrengo saioa apirilaren 30ean jokatuko da, Derioko Gurea aretoan, eta bertan eskualdeko ordezkari bakarra izango da, Xabier Irakulis zornotzarra hain zuzen.

Orain arte Berrizen eta Bermeon egindako bi saioetako irabazleak Uribe-Butroeko Peru Vidal eta Busturialdeko Ander Elortegi izan dira. Bertsolari biek puntu kopuru berdinarekin irabazi zituzten euren saioak, 179,25 punturekin hain zuzen.

Durangaldeko bi ordezkari lehiatu ziren Berrizko saioan, Aitor Bizkarra abadiñarra eta Beñat Romero zornotzarra hain zuzen, lehengoak 176,75 puntu lortu zituela eta bigarrenak 163 puntu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados