Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

“75 urte asko dira eta adin hau ez da aurrera eta atzera ibiltzeko”

Xabier Amurizak bat-bateko bertsolaritza uzteko erabakiaren berri eman zuen martitzenean.

Xabier Amuriza bertsolari berriztarrak  amaiera eman zion martitzenean, 75 urte bete zituen egunean hain zuzen, 51 urtez burututako plaza bertsolaritzari. Hemendik aurrera “literaturari eta bertsogintzari lotutako idazketari” eutsiko diola azaldu ondoren, egun hauetan jendearengandik jasotako aintzatespenak “hunkitu egin nautela” aitortzen du.

Amurizaren ustez “nahiko da” egindako ibilbidea, eta horregatik  amaiera ematea erabaki du 24 urte zituela hasitako jarduerari.  “75 urte asko dira eta orain arte egindako kilometroak, bidaiak, gauak, goizaldeak… ere asko dira. Adin hau ez da aurrera eta atzera ibiltzeko modukoa”,  Etxanon jaiotako bertsolariaren esanetan.

Bertsolaritzari “ 24 urteaz abade egin nintzenean” ekin zion. “Sotana eta guztiz” abesten zuen orduan eta, eginkizun horretaz gain, “beste gauza askotan ere ibili nintzen;  euskalgintzan, euskararen aldeko militantzian, herrigintzan… Denak batera joan dira”.

Berriztatzailea

Hala ere, “nire ekarpen nagusia bertsolaritzarena izan dela” onartzen du Amurizak, eta arlo horretan bultzatutako  berrikuntza eta egindako ekarpenen artean “euskara batuaren erabilera, edukiak, formak, hiztegi errimatua…” nabarmentzen ditu 1980 eta 1982ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazleak.

Egindako lanagatik “arro baino gehiago pozik” dagoela azaldu ondoren,  berak egindako ekarpenagatik “batzuentzat figura polemikoa” bilakatu zela onartzen du. Hala ere, “jendeak eman didan kariñoa” azpimarratzen du berriztarrak, “neu be kariño handiz ibili naizelako ibili naizen lekuetan”.

Plazako bertsolaritza alde batera utziko badu ere, Amurizak erretiro aktiboa izango du eta “hemendik aurrera neuk dakidana egiten jarraitu nahi dut; etxean, bakarrean eta neure ahalmenak eta argitasunak idatziz. Bertsolaritza bera ere erabiliko dut neure sorkuntzan; baina ez naiz bat-batekoan arituko, publiko eta atzera-aurrerako zurrunbilo horretan”. Hori baieztatzeko orain direla egun batzuk “Mikel Markez abeslariari kanta bat egiteko bidalitako bertsoak” aipatzen ditu.

Berriztarra prest dago ere ”aspaldi egindako lanak” jendaurrean eskaintzeko, “esate baterako, ‘Xalbador, bat-bateko mirakulua’ edo ‘Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina’. Horrelakoak aurkeztu eta eskaintzeko prest nago”. Sorkuntza munduari lotutako aurkezpenak egiten jarraituko duela baieztatzeko “maiatzaren 19an Bilboko Bidebarrieta liburutegian  ‘Zein ondo bizi zen Ulieses’ nobelari lotutako saioa” aipatzen du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados