Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Errefuxiatuen errealitatea gerturatuko du Elorrioko Kainaberaren hitzaldi zikloak

Siriako errefuxiatuen egoera aztertuko da lehenego solasaldian.

Elorrioko Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak, urtero antolatzen duen hitzaldi zikloari ekingo dio maiatzaren 18an. Iragarritako lau solasaldietan, munduko zenbait gatazken ondorioz errefuxiatutako gizakien errealitatea gerturatuko da.

Aurten, ‘Gerratik ihesi’ izenburupean burutuko den zikloan, errefuxiatuen egoera azalduko dute Elorrioko Iturri Kultur Etxeara bertaratzen diren zenbait adituk eta errefuxiatu batek. Saio guztiak arratsaldeko 19.00etan hasiko dira.

Zikloari hasiera emango dion solasaldia maiatzaren 18an izango da. Victor Pozas unibertsitateko irakasleak eskainiko duen berbaldiak, Siriako gatazkak momentu honetan bizi duten egoera isaltuko du. ‘Zer dabil gertatzen orain Sirian?’ izango da nazioartean eta komunikazioan aditua den Pozasek eskainiko duen hitzaldiaren izenburua.

Bigarren berbaldia maiatzaren 25ean izango da eta bertan bi hizlari izango dira ‘Emakume errefuxiatuak: indarkeriaz betetako bidea’ izenburu duen gaia jorratzeko. Alde batetik,Trinidad Vicente, Deustuko Unibertsitateko giza eskubideen institutuko kidea, eta bestalde, Maryan Fathi errefuxiatu kurdua. Solasaldian, emakume izateagatik erbesteko bidean indarkeria bikoitza sufritu behar izan duten emakumeen errealitatea jarriko da agerian.

Ekainaren 3rako iragarri dute hirugarren solasaldiak, ‘Egeo itsasoan errefuxiatuekin izandako bizipenak’ azalduko dira eta bertan itsasoa zeharkatzen duten errefuxiatuei laguntza emateko lanetan boluntario ibili direnen esperientziak emango dira. Solasaldian, Euskal Herrian sortutako Salvamento Maritimo Humanitario elkartearen nondik norakoekin batera, Greziako Chios irlan jarduten diren suhiltzaile, mediku, sorosle eta bestelako profesionalek egiten duten lanaren berri emango da.

Hitzaldi zikloko azken berbaldia ekainaren 7an izango da eta ekitaldian ‘1936ko gerra eta gure erbestea’ gaia landuko du Gregorio Arrienek. Hainbat liburu idatzi dituen ikerlaria da Arrien eta ia berrogei urte darama euskal errefuxiatuen gaia aztertzen.

Refugiados Sirios

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados