Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Elorrioko Trikitilari Gazteen Txapelketarako izen-ematea zabalik dago ekainaren 25a arte

Elorrioko Trikitilari Gazteen Txapelketarako izen-ematea zabalik dago ekainaren 25a arte
Uztailaren 3an izango da aurtengo lehiaketa.
Uztailaren 3an izango da aurtengo lehiaketa.

Elorrioko Udalak uztailaren 3an jokatuko den III. Trikitilari Gazteen Txapelketa antolatu du eta bertan parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Guztira sei bikote arituko dira arratsaldeko 18.00etan plazako pilotalekuan egingo den lehiaketan. 

Deialdi irekia da eta bikote asko apuntatzen badira, arratsaldeko 16.00etan egingo den kanporaketa gainditu beharko dute parte hartzaileek. Sailkatutako sei bikoteek finalean izateko txartela lortuko dute.

Lehiaketa hau 20 urte arteko gazteentzat mugatuta dago eta bikote bakoitzak hiru pieza eskaini beharko ditu, trikitria, porrusalda eta gehienez hiru minutuko iraupena izango duen pot-pourria, hain zuzen.

Epaimahaiak  piezen zailtasuna, bat etortzea, kantua, dantzagarritasuna eta pandero jolearen lana baloratuko dituzte. Trikitilariek, gainera, koplaz lagundu beharko dute beren jarduna.

Lehenengo hiru sailkatuak jasoko dituzte sariak. Bikote irabazleak txapelak eta 250 euroko ordainsaria eskuratuko du, bigarren sailkatuak 200 euroko ordainsaria eta hirugarrenak 150 euro irabaziko ditu. Txapelketan parte hartzen duten gainerako bikoteek 80 euroko dieta izango dute.

Lehiaketari buruzko informazio guztia eta izen-emate orria  Elorrioko Udaletxean eta Udalaren web orrian (www.elorrio.net) daude eskuragai. Izena emateko epea irekita egongo da ekainaren 25a arte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados