Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Elorriarrek partehartze bitartez erabakiko dute zer egin Buzkantz kaleko lursailarekin

12.500 metro koadro inguru ditu Buzkantz kaleko orubeak.
12.500 metro koadro inguru ditu Buzkantz kaleko orubeak.

Elorrioko Udalak antolatutako Aste berdea burutu zuen pasa den astean eta prestatutako egitarauaren barne Buzkantz kalean dagoen 12.500 metro koadro inguruko lursaila bisitatzeko aukera izan zen. Herritarrek eremua ezagutzeko aukera izan zuten eta, ekaina amaitu arte, orube horri eman ahal zaion erabilerari buruzko ekarpenak egiteko aukera dute.

Udalaren asmoa Buzkantz eta Montorra kaleen artean dagoen eremua datozen hilabeteetan biziberritzea da. Hala ere, prozesu partehartzailea jarri du martxan. “Herritarren ekarpenak jaso nahi ditugu, ez baitugu lursailean eskua sartu nahi ekarpen interesgarririk dagoen jakin aurretik”, Xabier Dominguez Hirigintza zinegotzi eta alkateordearen esanetan.

Orubea bisitatzera joan ziren herritarrek Udalak proposatzen dituen urbanizatze-obrak ezagutzeko aukera izan zuten. Obra horiek Buzkantz eta Montorra kaleak batuko dituen pasealekua eta haren inguruan hainbat jesarleku, kale-argi zein iturri bat aurreikusten dituzte.

“Guk gure proposamena daukagu eta herritarrei helaraziko diegu, baina denon artean erabakiko dugu zer egin. Ez dugu orubea hipotekatuko herritarren iritzia ezagutu barik”, Dominguezen arabera.

Ekarpenak jasotzeko asmoarekin, Udalak postontziak eta eskuorriak jarri zituen lursailean bertan herritarrentzat eskuragai, egindako planteamenduari zerbait gehitu, aldatu edo guztiz berria den zerbait proposatzeko asmoz.

Herritarrek, gainera, ekarpenak egiteko epea izango dute ekaina amaitu arte eta horretarako  postontzia eta eskuorriak izango dira eskuragai udaletxe sarreran. Jendearen harrera ikusirik, hilabete bukaeran beste ate irekiera egun bat antolatzea aurreikusi dute udal ordezkariek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados