Urtero bezala Herriko Plaza beterik egon da zortzirak baino lehen Zornotzako Karmengo jaiei hasiera emoteko. Herria kolore urdinez jantzita Udabarri dantza taldearekin bat egin du pregoia irakurtzerako orduan. Pregoia irakurtzeaz gain, Udabarrik dantza ere egin du. Jaiei hasiera dantzan eman zieten, pregoia irakurri baino lehenago dantzariak fandango bat dantzatu zuten, eta txupinazoa eta gero, zornotzarrokin batera jota era arin-arina dantzatu zuten.
50.urterrena ospaten du aurten Udabarrik eta herritarrei eskertu nahi izan die urte hauetan emandako laguntza. “50 urte arin esaten dira, baina bidea luzea da. herritar askok lan handia egin dabe taldearen alde. Horregaitik, goraipatu nahi doguz, gaur, plazan dagozan taldekideak, baita gure artean egon ezin direnak be”, esan zuen Oibar Idigorasek.
Udaletxeko balkoian, pregoilaria, Joxe Mari Agirre fundatzailearekin eta beste dantzari batzuetaz inguratuta egon da. Pregoian ere Udabarrik izandako helburua goraipatu dute, “folklorea oinarri hartuta, Zornotzan musika eta jantza sustatzea izan dira gure helburuak. Pozik gaude lortutako emaitzagaz! Eta beste urte askotan lan egiteko indartsu be bagauz!”