Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Yasmina Rezaren antzezlan baten euskarazko bertsioa estreinatuko da bihar San Agustinen

Tessa Andonegi, Andoni Agirregomezkorta, Mikel Losada eta Aitziber Garmendiak antzezten dute 'Jainko basatia' ikuskizuna.
Tessa Andonegi, Andoni Agirregomezkorta, Mikel Losada eta Aitziber Garmendiak antzeztuko dute ‘Jainko basatia’ ikuskizuna.

Yasmina Reza idazle frantziarraren ‘Le Dieu du Carnage’ antzezlanaren euskarazko bertsioa estreinatuko dute bihar, arratsaldeko zazpietan San Agustin Kultur Gunean, Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Andoni Agirregomezkorta eta Tessa Andonegi antzezleek. ‘Jainko basatia’ izenburuarekin lehenengoz eszenaratuko den ikuskizuna “komedia dramatikoa” da, antzezlana ekoiztu duen Txalo Producciones konpainiaren esanetan.

Frantzian ez ezik Londonen, New Yorken eta ‘Un dios salvaje’ tituluarekin Espainiako agertokietan ospea bereganatu duen antzerki-lanak, bi bikote ezkonduren arteko gorabeherak jartzen ditu agerian. Izan ere, senar-emazteek euren seme-alaben artean izandako liskarra konpondu nahi dute.

Bi bikoteen arteko solasaldia giza-legez eta edukazio handiz abiatuko da, baina bilerak beste norabide bat hartuko du elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean.

Alkoholaren eragina

Agertokian azalduko diren Ane (Garmendia), Alex (Losada), Xanti (Agirregomezkorta) eta Veronika (Andonegi) pertsonaiek “ezkutuko komedia bat egiten dute” Begoña Bilbao zuzendariaren esanetan. “Hasieran dena ondo doa, baina alkoholaren eragina nabarmentzen denean zuzentasuna alde batera uzten dute eta bakoitzaren alde basatia azaltzen da.

Mikel Agirrek euskaratutako bertsioak jatorrizko antzerki-lanaren testuingurua errespetatzen du. Hala ere, “jatorriko testuko solasaldi formalak alde batera utzi ditugu eta lagunarteko berbaldien aldeko apustua egin dugu”, Bilbaoren esanetan.

Drama eta umorea uztartzen dituen ‘Jainko basatia’ antzezlanak “egoera sinesgarriak islatzen ditu, nahiz eta benetako egoerak nabarmendu egin ditugun, dramatikoki lagungarria delako”, Bilbaok dionaren arabera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados