Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

“Emakume bertsolariek urratu duten bidea txalogarria da”

Amaia-Maite1Berbaro elkarteko bi kidek egin dituzte aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurkezle lanak egiten, Maite Berriozabal eta Amaia Ugaldek hain zuzen. Biak ala biak lehiaketa horretako jai-jartzaile taldeko kideak ere izan dira eta gaiak proposatzen dituen taldean emakumeak nagusi izatea “momentu baten neskaren batzuk bide hori urratu zutelako” dela diote.

-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken edizioko aurkezleak izan zarete. Zenbat denbora daramazue horrelako zereginetan?

-Maite Berriozabal: Ni 16 edo 17 urterekin hasi nintzen. Gaiak ematen nituen Bizkaiko lehenengo finala 2014koa izan zen. Aurten biok egon gara zeregin horretan. Finaleko lanak bi pertsonen artean banatzen dira: batak, gaiak planteatzen ditu, eta besteak, aurkezle edo protokolo lanak egiten dituela esan genezake.

-Amaia Ugalde: Bizkaiko Finalean lehenengoz egon naiz, baina aldez aurretik Durangaldeko txapelketan egon naiz. Maite eskualdeko txapelketan ezagutu nuen.

-Nondik datorkizue zaletasuna horrelako eginbeharretarako?

-M. B.: Berrizko eskolan bertsolaritza ematen genuen eta hori izan zen zaletzeko lehenengo urratsa. Gero, Gorka Lazkanok eta Iratxe Ibarrak egindako Berrizko bertso-eskolan ibili nintzen. Baina nik bertsoetarako diziplina handiegirik ez nuen eta orduan gaiak jartzeko animatu ninduten.

-A. U.: Elorrioko ikastolan Jon Lopategi ezagutzeko aukera izan nuen eta orduen hasi nintzen, baina gero bertsolaritza mundutik aldendu eta zaletu erara jarraitzen nituen ekitaldiak. Gero, lagun baten bitartez hasi nintzen gai-jartzaile taldean. Bertsoak idaztea atsegin izan dut betidanik, baina bat-batekotasuna ez dut inoiz landu.

 ‘Brainstorming’a

-Bizkaiko Txapelketan aurkezpenak egiteaz gain gai-jartzaile taldeko kideak ere izan zarete. Nola antolatzen duzue zeregin hori?

-M.B.: Taldean egiten dugu prozesu guztia. Lehenengo fase baten ideiak biltzen ditugu, albisteak, txisteak,… baina gero ideia bakoitza gai bihurtu behar da. Eta batzuetan, bertara ekarritako ideia askok ez du balio, adibidez aktualitatea galtzen duelako. Gero gaiaren egokitasuna aztertu behar dugu: gaia konparatu beste batzuekin; ikusi ia orekatua den; ulertuko den edo ez… Hasieran sortutako ideia guztiak saku baten sartzen ditugu. Baina saku hori ez da inoiz nahiko handia, azken bileretan gai berriak sortu behar ez izateko.

-A.U.: Udabarriko eta udazkeneko faseetan gertatu zaigu inoiz pentsatzea gai piloa genuela eta saioa ia osotua zegoela. Azken bileran gaiei bueltak ematen hasi eta konturatzen ginen gairen bat ez zela ondo ulertzen eta berriro lan piloa egin behar izan genuen.

-Nondik hartzen duzue inspirazioa gaiak aukeratzeko orduan?

-M.B.: Txapelketak estruktura bat du eta gaiak estruktura horretara egokitu behar dira. Gaien konplexutasunek orekatzen ahalegindu behar gara.

-A.U.: Sarritan albisteak dira inspirazio iturria, baina beste askotan bakoitzaren bizipenak gai bilakatu ditugu. Baita gizarteak dituen kezkak ere.

-M.B.: Sormen prozesuak behartu ahal ditugu ere eta objektu edo ofizio batetik gai bat sortu genezake. Baina gai horrekin zerbait berritzailea edo polita emateko kapazak izan behar gara. Sarritan sinpleena izaten da ederrena.

BizkaikoBertsolariTxapeleketaOstekoa
Maite Berriozabal eta Amaia Ugalde (ezkerretara) finalean izandako zortzi bertsolariekin. (Argazkia: Bertsozale elkartea)

-Gai bat bertsolari bati buruz pentsatuta ere sortu dezakezue?

-M. B.: Txapelketa hasi aurretik zozketa egiten da eta guztiz arbitrarioa da bertsolari bati edo besteari egokituko zaien gaia. Beraz, guk ez ditugu gaiak pentsatzen saio baterako edo besterako. Pentsatu dezakegun bakarra zera da, tokiren tokiko albisteei lotutako gaiak ipintzea.

-A. U.: Saioko entzuleen kopuru handi bat bertakoa izaten denez, herri horretatik ezagutzen ditugunak lantzen ahalegintzen gara.

Autozentsura

-Badago ukitu ezin daitekeen gairik?

-M.B.: Ezetz esango banu, gezurra esango nuke. Uste dut autozentsura dela herri honetako zentsurarik handiena. Kanpotik ez dugu inolako zentsurarik. Uste dut dena bilakatu dela gai bat, baina ikuspuntu batzuk gailendu edo indartuko nituzkeela beste batzuren aurrea. Genero-indarkeriaren kasuan esaterako, tratu txarrak eragiten dituen bati ez diot inoiz ahotsa emango. Hala ere, Bertsozale Elkarteak egin duen lan aipagarrienetako bat edozelako gaiak plazara ekartzea izan da.

-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren gai-jartzaile taldean 11 lagun izan zarete eta gizoneko bakarra. Badu horrek eraginik?

-M. B.: Bai, Bernar Mandaluniz izan da gizonezko bakarra. Gai-jartzaileen lana bertsolariei segurtasuna eta babesa ematea da. Gure helburua eroso sentiaraztea da. Argi daukagu protagonistak bertsolariak direla eta gurea bigarren mailako lana dela. Gaiak tresna bat dira bertsolarien helburua den txapela lortzeko.

Uste dut gizonezkoek ez dutela emakumeok dugun autoexijentzia maila eta gauzak birritan pentsatu barik egiten dituztela. Hala ere uste dot emakumeok gizonak baino ausartagoak garela. Gai-jartzaileak egiten duen lana aldez aurretik prestatu dago eta horrek segurtasun bat ematen digu.

A. U.: Bertso-eskoletan ibili eta gero plazetan kantatzeko pausua eman ez duten mutil eta neska asko ezagutzen ditut. Proportzioan emakume gehiago izango dira paniko hori sentitzen dutenak, juzkatuta sentitzen garelako.

M.B.: Emakume bertsolariek urratu duten bidea txalogarria da. Eta gai-jartzaileen taldean horrenbeste emakume egotea momentu baten neskaren batzuk bide hori urratu zutelako da. Orain dela urte batzuk denak gizonezkoak ziren.

Emakumeen partaidetza indartzeko ahaleginetan

-Bertsolarien artean berriz, gizonezkoak dira nagusi.

-M.B.: Bueno, aurtengo finala parekidea izan zen. Baina egia da bertsolari emakumeak %20a inguru izango direla. Emakumeen partaidetza handitzea inportantea da eta bere presentzia indartzeko ahaleginetan gabiltza.

-Etxahun Lekuek irabazi du aurtengo Bizkaiko txapelketa. Onena izan zen zuentzat ere?

M. B.: Irabazi badu merezi izan duelako izango da. Nik hori ez dut zalantzan jartzen eta Etxahunen bertsoetan sinesten dut. Uste dut ordezkari ona izan daitekeela bi urtetan txapela defenditzeko.

-Eskualdeko ordezkari bi izan ziren finalean, Miren Amuriza eta Beñat Ugartetxea, eta ekitaldiko azken postuetan sailkatu ziren.

M. B.: Finaleko emaitza da gehien bat ikusten dena baina uste dut bai Mirenek bai Beñatek sekulako saioak egin zituztela finalera heldu aurretik. Finala eskaparatea da eta zorionez edo zoritxarrez hor gertatutakoak oihartzun gehiago du. Gainera, zazpigarren eta zortzigarrenak izateak zera esan nahi du: txapelketan zortzi onenen arten zaudela.

-Bertsolaritzaren hitzordu nagusia ospatuko da aurten, Euskal Herriko Txapelketa Nagusi; bertan izango zarete?

M. B.: Gai-jartzaileen lantaldea ez dago oraindik osotuta; Bizkaiko ordezkaritza egongo da baina ez dakigu nortzuk egongo diren. Probintzia bakoitzak hiru-lau ordezkari izango ditu lantalde horretan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados