Amorebieta-Etxanoko Udalak eta herriko ikastetxeek Agenda 21en barruan kokatuta dagoen jardunaldi tekniko batean parte hartu dute, Anartz Gandiaga Hirigintza zinegotziarekin eta Eider Galarza udal arkitektoarekin batera.
Jardunaldiaren helburua otsailean zehar landutako gaiak sakontzea da eta lan-saioan herriko ingurumena eta hirietan egunero gizakiok uzten ditugun arrastoak aztertu dituzte.
Ikasleek diagnostiko bat egin dute euren ikastetxeetako inguruari buruz eta udalerria nola hobetu daitekeen ere hausnartu dute.
Saioan parte hartu duten ikasleek eta irakasleek, Inaxio Gonzalo biologo, ingurumen hezitzaile eta apikultoreak klima aldaketari buruz emandako hitzaldi baten parte hartzeko aukera ere izan dute. Hizlariak klima aldaketak erleengan daukan eragina azaldu du.
Maiatzean antzerako ekimena errepikatuko dute Udaleko Eskola Foroaren barne.