Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Matienako Txosna Batzordeak erabat ezeztatzen ditu leporatutako “jazarpen jarrerak”

Matienako Txosna Batzordeak erabat ezeztatu ditu azken egunotan leporatu nahi izan zaizkien “jazarpen jarrerak”, beraien jarrera ez delako “inoren aurka joan”. Gainera, aldez aurretik argitaratutako komunikatuak “izan duen manipulazioa eta sorrarazi duen ezinegona” tamaltzen dituztela adierazi dute.

Batzordeak hedabideei bidalitako komunikatuan gogoratzen dute DJ Danny Meip-ek “iaz eremu berberean inolako arazorik gabe” aritu zela eta horrek erakusten du “ez dugula ezer bere aurka”. Hala ere, azken asteetan jasotako informazioen ondoren azaldu zuten “horretako ekitaldi bat aukera baliagarri bat ez zela”.

Traña-Matiena auzoan sortu den egonezina, DJ Danny Meip-ek Sanprudentzio jaien egitarauaren baitan bihar eskaini behar zuen agerraldiak eragin du. Auzokoa den disko jartzailea “Back&Stage diskotekaren aurpegi publiko bat” da eta areto horrek “jarrera xenofobo eta sexistak garatzen” ditu, bertan jartzen diren abestien letrak kontuan hartuta.

Txosnetako kideek ez direla momentu errazak “ez guretzat, ezta Dani eta bere gertukoentzat ere” aitortzen dute, baina kaleratu zuten idatzian DJ Danny Meip-en “saioa beste musika emanaldi bategatik ordezkatzea” eskatu zutela gogoratzen dute.

Idatzi hori, hala ere, “manipulatzen saiatu dira” alde desberdinetatik, “gure ahotan esan ez ditugun hitzak” jarriz, horren helburua “kolektibo zabal baten aurka” joatea dela.  Horren ondoren, “lotsabakoak, nazkagarriak, naziak…” bezalako irainak jaso dituztela ere salatu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados