Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Ia hogei erakusle gerturatuko dira Mallabira domekan egingo den Nekazal eta Artisautza Azokara

 

Ortuariak, lorak, ogiak, gozokiak edo artisauen eskulanak egongo dira Mallabiko Azokan.

Mallabiko Kultur Hamabostaldiak azken txanpari ekingo dio domekan egingo diren Nekazal eta Artisautza Azokarekin, Josean Bollegui medikuari egingo dioten omenaldiarekin eta Mallabiko anfibioen eta narrastien erakusketarekin.

Egitarauko azken ekimenak, hala ere, gaur bertan Juan Carlos Andres eta Aranzadi elkarteko Ander Izagirrek Kontzejuzaharrean emango duten hitzaldiarekin hasiko dira. Arratsaldeko 19:00etan hasiko den solasaldian Mallabiko anfibio eta narrastiak izango dira hizpide. Gauean, 21:00etan, Biharko Izarrak pelota txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dira.

Euskararen aldeko futbito maratoia jokatuko da barikuan eta zapatuan eskolako frontoian. Jasokunde, Mendibil eta Lagun Artean abesbatzak elizan eskainiko duten kontzertua ere zapatuan izango da, iluntzeko 20:00etan hasita.

Ia 20 erakustoki

Goizeko 10.00etan irekiko den Nekazal eta Artisautza Azokara ia 20 erakusketari gerturatuko dira. Jarriko diren erakustokietan Mallabiko ortuariak, gazta eta gozoki ekoizleekin batera, Atxondo, Berriz edo Elorrioko artisau, ekoizle eta lorezainak egingo dira zein Mutrikuko mermelada eta kontserba ekoizlea.

Artisauei eskainitako gunean, Azpeitiko saskigilea, Bergara eta Zarauzko eskulangileak, Soraluzeko serigrafia-egilea zein Arabako Nafarrete herrian egurra landu eta txalapartak egiten dituen artisaua egongo dira. Herriko Nahikari Emakume Elkarteak berriz, aspaldiko ohiturei lotutako erakusketa ipiniko du.

Eguerdian omenaldia egingo diote bere ibilbide profesional guztia Mallabian egin duen Josean Bollegui medikuari. 12:00etan dantza saioa eskainiko diote Gazte-Alai taldeko gaztetxoek eta ondoren ohorezko aurreskua dantzatu eta oroigarriak emango zaizkio erretiroa hartuko duen Bolleguiri.

Egunean zehar umeei zuzendutako bide-segurtasun kanpaina eta multiabentura parkea ere izango dira.

Nahikari Emakume Elkarteko Saioa Magunazelaiak ‘Bullying eta Cyberbullying’ari buruz datorren eguaztenean, ekainak 7, eskainiko duen hitzaldiarekin jarraituko du Kultur Hamabostaldiak. Ekainaren 9an Biharko Izarrak pelota txapelketaren finala jokatuko da; hurrengo egunean bikoteka frontenis partiduak egongo dira eta igandean esakiniko den gimnasia erritmikoaren erakustaldiarekin amaituko dira aurtengo ekitaldiak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados