Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Hitzez eta Ahotsez: Entzumena gozarazteko literatur txatalak

Hitzez-eta-Ahotsez-01-2018Maiatzaren 4an Plateruena kafe antzokian egingo den jendaurreko irakurraldiak emango dio amaiera aurten ‘Lurra’ gaiaren inguruan burututako Hitzez eta Ahotsez ekimenari. 250 parte-hartzailetik gora bilduko dituen saioak ordubete gehiago iraungo du aurten, ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasi eta gauerdian amaituko baita.

Amaitzear dagoen 2018ko Hitzez eta Ahotsez-ek aurreko lau edizioetako eskemari eutsi badio ere, Goiuri Iturriza, Marisa Barrena, Miren Bihotza Erzilla, Ixone Aroma, Xabier Boveda eta Endika Blancok kudeatzen duten literatur ekimenak berrikun­tza batzuk tartekatu ditu edizio honetan. Horietako bat Bizenta Mogel liburutegiarekin elkarlanean antolatuko Eneko Haritzaren ‘Oi, Lur!’ ipuin-kontaketa izan da.

Liburutegiarekin izandako elkarlanak logikoa dirudi, “solasaldi dialogikoak bertan egiten ditugulako”, Bovedaren esanetan. Lehen ediziotik egiten dituzten solasaldi dialogikoek, Hitzez eta Aho­tsez-en bizkarrezurretako bat alegia, dozena bat lagun inguru bildu dituzte bataz beste.

Otsailean eta martxoan burututako solasaldietan aldez aurretik aukeratu eta irakurritako testuak landu dituzte parte-hartzaileek. Testuen inguruko gogoetarako aukera emateaz gain, aukeratutako literatur txatalak “irakurketa berriak egiteko edo detaile desberdinekin ohartzeko aukera ematen digute, eta hori benetan aberasgarria da. Gainera, idazleen inguruan sakontzeko aukera ere izaten dugu”, Barrenaren arabera.

Irakurtzea gogoko dutenentzat aberasgarria den esperientzia horren jatorria, Aromak burututako masterrean oinarritzen da. Euskal Filologia ikasketak amaitu ondoren, pedagogiarekin lotura estua duen “berrikuntza didaktiko eta metodologikoen inguruko” masterra egin eta defendatu zuen, ‘Cum Laudem’ kalifikazioa lortuz.

Ordu bete gehiago

Aurtengo Hitzez eta Aho­tsez ekimena agurtuko duen jendaurreko irakurraldian, aurreko edizioetan bildutako partaidetza gainditzea espero dute antolatzaileek eta 250 partaidetik gora gerturatzea Plateruenara. Hori dela eta, “iaz baino ordu bete gehiago iraungo du saioak, arratsaldeko bostetan hasi eta gauerdian amaituko baita”, Barrenaren esanetan. Nahi duenak, gainera, kafe antzokian bertan bazkaltzeko aukera izango du 11 euroren truke, edizio honetako gaiaz zerikusia duen menua dastatuz: entsalada, barazki bolobana eta postrea.

Irakurraldirako agertokira igotzen diren norbanakoek zein taldeek gehienez bi minutu izango dituzte beraien ekarpena eskaintzeko. Saioetan poemak, testuak, abestiak, bertsoak, dantzak, an­tzezpenak edota margoekin lagundutako piezak tartekatuko dira. Pieza horiek, partaideek beraiek sortutakoak edo aukeratutakoak zein antolatzaileek proposatutakoak izan daitezke.

Literatur zaleekin batera Durangaldeako zein inguruetako idazleek hartuko dute parte ekitaldian. Hala ere, gerturatzen diren autoreak “ez datoz idazle modura, baizik eta beste edozein partaide bezala”, Bovedaren esanetan.

Euskaldun zahar zein euskaldun berriei eta adin guztietako literatura zaleei irekita dagoen ekimenera Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako 14 edo 15 urtetik gorako hainbat ikasle gerturatuko dira. Ikasleetako batzuk “iaz egondakoak dira eta aurten errepikatu egiten dute, aurreneko agerraldiaren ostean beldurra kentzen dute eta”, Iturrizaren esanetan.

Ekimenean parte hartu nahi duten literatura zaleek domekara arte eman ahal dute izena hitzezetaahotsez@gmail.com helbidean, irakurraldian eskainiko duten testua edo agerraldiaren azalpena emanez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados