Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Jasokunde koruak piztuko duen txupinazoarekin hasiko dira iluntzean Mallabiko jaiak

MallabiaKalakan
Gaueko 22:30ean hasiko da bihar Kalakan taldeak eskainiko duen kontzertua.

Izaro kantariak piztu bazuen iaz Mallabiko jaiei hasiera eman zien txupinazoa, aurten ere musikarekin lotutako talde batek izango du protagonismoa Andra Mari jaien hasieran, herriko Jasokunde koruan biltzen diren hamaika partaideek izango baitute suziria pizteko ohorea.

Gaur bertan hasiko diren jaiak eguenera arte iraungo dute eta egitarauan musika, animazioa gastronomia lehiaketak eta 90 urtetik gorako herritarrei egingo zaien omenaldia tartekatuko dira.

Herriko trikitilariek goizean zehar eskainiko duten kalejirarekin eta eguerdian alkate txikiak piztuko duen txupinazoarekin abiatuko da egitaraua. Ondoren, Gazte Alai taldeko dantzariek eskainiko duten aurreskua eta herriko frontoian jarriko den haur parkea egongo dira.

Arratsaldean, bits festa eta Rockalean txarangaren ekitaldiaren ostean, txupinazoa piztuko dute Jasokunde koruko partaideak 19:00etan. Jai batzordeak egindako izendapenarekin abesbatza horrek “25 urte eman ditu gure herriaren bizitza alaitzen” eta “hori eta gehiago merezi dutela”, azpimarratu du Igor Agirrek, Mallabiko alkatea.

Lehen eguneko egitarauak, ondoren egongo den txokolatadarekin eta IV. adar jotze lehiaketarekin jarraituko du. Profesionalen pilota partiduak izango dira 21:30ean hasita; lehenengo norgehiagokan Victorrek eta Erasunek, Arteaga II.arekin eta Iturriagarekin neurtuko dituzte indarrak eta partidu nagusian Elezkano II.ak eta Larunbek, Artolaren eta Aretxabaletaren kontra jokatuko dute. Eguna borobiltzeko Gora Herria taldeak girotutako erromeria egongo da plazan.

Omenaldia nagusiei

Andra Mari eguneko egitaraua goizeko 11:00etan egongo den mezarekin eta eguerdiko bertsolarien ekitaldiarekin abiatuko da. Ostean, omenaldia egingo zaie 90 urtetik gorako mallabitarrei eta ekitaldia herriko dantzarien saioarekin osatuko da.

Tute txapelketarekin eta Mallabiko XXVIII. harri-jasotze sariarekin hasiko dira arratsaldeko ekitaldiak. 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 100 kiloko bolarekin egingo den lehiaketan Leitzako Josetxo Urrutia, Zarauzko Xabat Olaizola, Elgoibarko Imanol Albizu ‘Goikoetxe’, Ermuko Aritz Etxeberria ‘Ureta’, Algortako Ion Peter Scott, Mallabiko Jon Gisasola ‘Zelai V.a’ eta Avilako Julio Jimenez izango dira nor baino nor gehiago.

Patas Arriba antzerki taldeak eskainiko duen agerraldiarekin eta gauean Kalakan hirukoteak emango duen kontzertuarekin agurtuko dute Andra Mari eguna.

Gastronomia izango da San Roke eguneko protagonista nagusia, goizeko 11:00etatik aurrera paella, marmitako eta, 16 urtetik beherakoentzat, patata tortilla lehiaketak egongo baitira. Sukaldari onenei sari emate ekitaldian, Euskaraldia kanpainako ardatz izango diren Ahobizi eta Belarriprest izango dira. Jubilatuek bazkaria izango dute Kontzejuzarrean eta bazkalostean Iñaki Basabek eskainitako bilbainadak izango dituzte entzungai.

Koadrilen arteko jolasekin, txerri erre pintxoen dastaketak eta Luhartz taldearen erromeriarekin ostatuko dira aurtengo ‘andramariak’.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados