Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketa egingo da asteburuan

Elorrio24OrduDigitalean2018Arriola Antzokiak antolatutako 24 Ordu Digitalean lehiaketa egingo da asteburuan Elorrion. 1700 euro saritan banatuko dituen lehiaketa barikuan, arratsaldeko 17:00etan, hasiko da, ordu horretan emango baitira ezagutzera edizio honetako gaia, objektua eta esaldia.

Pelikularen betebeharrak jaso ondoren, ekimenean parte hartu nahi duten lehiakideek 24 ordu izango dituzte, istorioa asmatzeko, grabatzeko, editatzeko eta esportatzeko.

2017ko edizioan parte hartu zuten lehiakideek ‘Nortasuna’ izan zuten lehiaketako gaia eta pelikulan “Su gaberik ezta kerik” esaldia tartekatzeaz gain pasaporte bat agertu behar zen nahitaez. Irabazlea Lapatx taldearen ‘Aurreititziak’ filma izan zen eta finalistak Ikusi Makusiren ‘Izan Zeu’ eta Berta Productionsen ‘EgunERO’ izan ziren. Publikoaren saria berriz Atabalak taldearen ‘’Molotov’ pelikulak eskuratu zuen.

2018ko 24 Ordu Digitalean ekimenaren helburua “multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berria erabiliz”, antolatzaileen esanetan.

XIII. lehiaketara aurkeztutako filmak formatu digitalean egindakoak izan behar dira, MP4, konpresio gabe edo .mov, H264, konpresio gabe 16:9 formatoan, 4:3 formatoan aurkezten bada banda beltza gehitu beharko zaio. Emizio formatoa 16:9 izango da..

Aurkeztutako filmen emanaldia zapatuan  izango da, gaueko hamarretan hasita, eta emanaldia amaitu ondoren sari banaketa egingo da.

24 Ordu Digitalean lehiaketak hiru sari banatuko ditu. Irabazleak 700 euroko saria eskuratuko du eta aukeratutako beste bi finalistak 500 euroko sari bana jasoko dute.

Lehiaketan izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko 24ordu@arriolaka.com emailera idatzi behar da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados