Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Texasko Hector Watt gitarrajolea izango da Arriolako Jazz Blues jaialdiko izar nagusia

Nevadah
Nevadah talde durangarrak emango dio hasiera aurtengo Jazz Blues jaialdiari.

Arriolako Jazz Blues jaialdiak XXIX. edizioa beteko du aurten eta azaroko bi asteburutan banatutako zortzi kontzertuetan atzerriko zein Euskal Herriko musikariak joko dute. Aurtengo izar nagusiak Texasko Hector Watt gitarrajolea eta Angel Unzu buru duen laukotea izango dira.

Lehenengo asteburuko kontzertuak bihar hasiko dira Arriolako Anteneoan Nevadah boskote durangarrak 21:30etatik aurrera eskainiko duen agerraldiarekin. Lau urteko ibilbidea bete duen taldeak rock and rolla, bluesa eta garaje estiloak eskaintzen ditu eta orain dela gutxi ’We’re coming to you’ izeneko diskoa atera dute.

Dani Pozo 4tet musikari gazteekin osatutako taldeak joko du barikuan. Lau musikariek ibilbide aberatsa dute eta jazz tradizionalarekin apurtzen duen proposamen freskoa eskaintzen dute, munduko erritmo ezberdinak jazzarekin nahastuz

Gitarra, harmonika eta kantatzen duen Lonj Bordeleko musikariak gidatutako Lonj Blues Triok joko du zapatuan. Lonj-ek bira luzeak egiten ditu Misisipin zehar, non BB King, T-Model Ford edo Sam Carr bezalako blues-izarrekin eszenatokiak partekatu dituen. Elorrioko agerraldian Francis ‘Speedy’ Gonzalez bateria-jolea eta Mig Toquereau baxu-jolea izango ditu taldekide blues, folk, country, rock and roll eta boogie estiloetan oinarritutako saioa eskaintzeko.

Iruñeko Broken Brothers Brass Band taldeak domekan Gaztetxean eskainiko duen ekitaldiarekin osotuko dira lehen asteburuko ekitaldiak. 10 musikarik osatutako taldearen musika New Orleans-go Brass Bands garaikidean, urbanoan eta alaian oinarritzen bada ere, errepertorioan funk, gospel, ska, rap edo jazz garaikidea tartekatzen ditu.

Angel Unzuren laukotea eta Hector Watt

Bigarren asteburuko saioak datorren eguenean, hilak 15, abiatuko dira The Cherry Boppers taldearekin. 2004an Bilbon sortutako zazpikotea ezinbesteko erreferentzia da Euskal Herrian zein kanpoan eta bere errepertorioan erritmo beltzak, jazza, soula edo, funka nabarmentzen dira.

Jazzaren doinuak izango dute protagonismoa barikuan Angel Unzu Cuarteto Eléctrico taldeak eskainiko duen ekitaldiarekin. Proiektu berri honetan Unzu kitarrajoleak bere alde elektriko eta elektronikoena azaltzen du, Andrzej Olejniczak saxo-jolea, Gonzalo Tejada baxu-jolea eta Juanma Urriza bateria-jolea alboan dituela. Laukoteak posibilitate sonoro berrietara zabaltzeko ahalegina egin du eta zuzenekoetan une zaratatsuak eta delikatuak konbinatzen dituzte.

Austin hiritik datorren Hector Watt estatubatuarrak joko du azaroaren 17an. Blues gitarrajole eta abeslari historiko honek ibilbide emankorra izan du Lou Ann Barton, Uncle John Turner Band eta Texas Cannonballs bezalako taldeetako buru izan baita.

Blues doinuak lantzen dituen Tobaco Road bikoteak emango dio amaiera jaialdiari domekan eskainiko duen ekitaldiarekin. Txitxo Amili eta Antonio Azaceta musikariek osatzen duten bikotea bi disko argitaratu dituzte dagoeneko ‘In Cold Blood’ (1998) eta ‘Albainako Hot sessions’ (2008) eta orain hirugarren lana prestatzen ari dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados