Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Hitzaldia, bazkaria eta musika kontzertua izango dira Abadiñoko Elkartasun asteburuan

AbadiñoElkartasunAsteburua‘Preso eta iheslariak Euskal Herrian aske!’ goiburuarekin egingo da gaur eta bihar Abadiñoko Zelaieta eta Traña-Matiena auzoetan Elkartasun asteburua. Egitarauan hitzaldiak, bazkari herrikoia eta musika kontzertuak tartekatuko dira eta ekimena “herrian preso eta iheslaririk izan gabe egingo dugun lehena” izango da antolatzaileen arabera.

Elkartasun asteburua gaur Zelaietako Txanporta kultur etxean izango den hitzaldiarekin hasiko da. 19:00etatik aurrera egongo den berbaldian ‘Euskal iheslari eta deportatuen historia eta gaur egungo egoera’ izango dute hizpide Mikel Kortak eta EIPK-ko bozeramailea izandako Xabier Susperregik. Hitzaldiaren ostean luntxa egongo da.

Biharko egitaraua eguerdiko 13:00etan Traña-Matienako frontoitik abiatuko den manifestazioarekin abiatuko da. 14:30ean Elkartasun bazkaria egingo da eta bazkalostea bingo musikalarekin girotuko dute.

Arratsaldeko 19:00etan Zaratak 18 elektrotxarangaren kalejira abiatuko da frontoitik auzoko tabernetako giroa alaitzeko. Elkartasun egunari amaiera emateko musika kontzertuak egongo dira 21:30etik aurrera Zalduerrekan, lehenago Motxoia zen tabernan Rise Up, State Alerta eta Baske Street Boys taldeek joko baitute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados