Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Elorrioko bonbardaketa gogoratzen duen murala jarri du Laumunarrieta Memoria Elkarteak Arriola kalean

Udal ordezkariak, Laumunarrieta elkarteko kideak eta bonbardaketa bizi izan zuten herritarrak gerturatu ziren muralaren inauguraziora.

Elorrioko Laumunarrieta Memoria Elkarteak Joana Mancisidor artista arrasatearrak egindako murala jarri du Arriola kalean, herriak 1937ko martxoaren 31n jasan zuen bonbardaketa gogoratzeko. Gabon zahar egunean inauguratutako obra horrekin urteko ekimenak amaitutzat eman bazituen elkarteak, hainbat egitasmo ditu 2019rako.

‘Eurena da memoriaren eskubidea eta gogoratzea gure betebeharra’ testua erakusten duen muralak, Gerediaga elkarteko Jon Irazabalek Erromako Archivio Stato Maggioren Aeronautica Militare Italianan berreskuratutako aire-argazki bat hartzen du abiapuntu. Bonbardaketa erakusten duen irudiari leiho batetik sarraskia ikusten duen adindun emakume bat gehitu dio Mancisidorrek.

Gogora institutuaren finantziazioarekin egindako muralaz gain, hainbat ekimen burutu zituen iaz bonbardaketaren oroimena bizirik mantendu nahi duen elkarteak. Besteak beste, Roman Berriozabalek eta Iñaki Egañak emandako hitzaldiak edo Laumunarrietak deitu eta Mikel Diego historialariak lortu zuen ikerketa beka antolatu zituen 2018an.

Horrez gain, gerra garaiko zein hurrengo urteetako “ahal den informazio gehien biltzeko” deia egin zuen Laumunarrieta Memoria Elkarteko presidentea den Jesus Aristegik. Elorriok gerra garaian jasandakoaren memoria mantentzeko beharrezkoa da kartzelan egon edo erbestera eramandako neskato-mutikoen ekarpenak eta argazkiak zein errepresaliatutakoei buruzko informazioa edo epaiketen inguruko sumarioak, “eskuratzen dugun informazio guztia liburu baten jasoko dugulako”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados