Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Generoa izango du hizpide Iurretako liburutegiak antolatutako Txori Batek Esanda Dakit ekimenak

Maiztegi eskola IurretaIurretako Herri Bibliotekak 2015. urtean hasitako Txori Batek Esanda Dakit! ekimenaren edizio berri bati emango dio hasiera bihar, hilak 19. Haur eta gazte literaturaren bitartez areto literario formatuan urtero gai ezberdin bat jorratzen duen ekimenak, ‘Generoa’ izango da  hizpide aurten.

Dinamika hau Maiztegi eskolako Haur Hezkuntza 5. eta Lehen Hezkuntza 6. mailara arteko ikasleekin egingo diren bisita gidatuen bidez bideratuko da.

Espazio hau Herriko Biblioteka eta Herriko Eskolaren artean aurrera eramateko ekintza bezala planifikatuta dago. Hori dela eta, bibliotekak zein eskolak betebehar zehatzak dituzte.

Biblioteka planifikazioaz eta antolaketaz arduratzen da. Horretarako, bibliografia eta gaiaren inguruko baliabideak aukeratzeaz gain liburuak lortu eta geletara helarazten ditu. Gainera, ekintzen eta bisita gidatuen diseinuaz eta berauek dinamizazioa hartzen ditu bere gain.

Eskolaren aldetik berriz, irakasleak gelan landu dezake gaia, berak egokien ikusten duen moduan; bibliotekatik irakurle txoko eta areto literarioa lotzen dituen saio bat eskaintzen zaie eta, azkenik, ikasleak berak bere kabuz, edo familiaren laguntzaz, gaia gehiago jorratzeko album bildumatxo bat izango dute gelan (gaiaren inguruko liburu kutxa bat).

Txori Batek Esanda Dakit! ekimenaren lehen edizioan Markinako Herri Bibliotekarekin burutu zen elkarlanean eta Gerra gaia izan zen hizpide.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados